Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 

 

MAGGIE BERRIRO

 

atzetik hurbildu natzaio, astiro,

ene eskuok bere gerrian,

eta sujetadorea askatzeko eskatu dit,

atzera begiratu barik

 

eskuok abandonatu dituzte bere mokorrak

eta gora egin dute, astiro,

bizkar biluzian gora,

urduri, aurreneko aldia balitz bezala,

edo azken aldia, nork daki

 

eta sujetadorea askatu diot,

tiranteak jausi dira besoetara,

begiak bildu ditut, itsu,

adatsetara joan zaizkio ene ezpainak

Klimten koadroetan bezala,

eta ikara batean abiatu dira eskuok,

astiro, haren besapeetatik bularretara,

haragizko duna eder horien gainean

loratzen diren marrubi gogor ilunetara

 

basamortu honetan bera da ene oasia

 

ikara batean sentitzen ditut atzamarrok

ikara batean ene arnasa bere adatsetan,

sumendia lehertzeko puntuan dago

eta aspaldian izan nintzen nerabe haren moduan

urduri nago berriz ere