Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 

 

ZENBAKIAK ETA HIZKIAK

 

                      They call it the law,

                      we call it apartheid internment

                      conscription partition and silence,

                      it's a law that they made to keep you and me

                      where they think we belong...

                                                            No Time For Love

 

Begi kolpe batez

zerrenda hotz eta luzea egunkarian,

RJL 35

KEL 28

MMA 42

JSP 29...

berriaren izenburua irakurri aurretik

ariketa zoro baten dantzan hasi zait burmuina,

SAG 24

POD 51

JED 29...

azken labekadaren ordenagailu berrien markak

izan litezke

JUA 28

FJA 47

IME 33...

edo, zergatik ez, irratian topa ditzakegun emisorak

HER 39

SAF 41

TOE 37...

mp3, jpg, avi edota azken teknologiak emandako

antzeko berrikuntzak direlakoan

izenburura abiatu dira ene begiok

 

FMO, 33 urteko gizonezkoa,

urkatuta agertu da ziegan, Langraizko espetxean,

bortxatua eta jipoitua ere

(eta umiliatua, gehitzen dut nik, behar ez bada ere)

izan zela hainbatetan salatu zuen berak.

 

Preso politikoa ala soziala zen?, galdetu du batek.

Eta ze axola du horrek?, erantzun dio besteak,

sokaren bilurrak besarkada erabatekoaz

etengabeko oinazea amaitzen dionean.

 

Hizkiak eta zenbakiak, horixe zerrenda hotz eta luzea,

ez giza izenik, eta are gutxiago giza duintasunik...

Hilkutxan ere 3 letra eta 2 zenbaki besterik ez da izango?

 

Izenburuari begira begiok bildu

eta amorruak segida eman dio zerrendari:

AK 47