RAQUEIROS
enbata itzeleko gau beldurgarrietan
zezen-behiei adarretan suzko zuziak jarri
eta itsaslabarren gaineko zelaietatik
xaxatu egiten zituzten garrasika eta joka
hondoratuak ez izateko borrokan
olatu zakarren artean zebiltzan ontziek
porturen bateko argiak ikusi uste zituzten,
infernu ilun hartatik bizirik ateratzeko aukera
argien amarru aldera zuzenduko zen lema,
eta harkaitzen kontra txikituko zen guztia:
gila, kabinak, belak, arraunak, masta...
eta goizean, karga sakabanatua lehorrekoentzat
raqueiros izeneko lapur haiek datozkit gogora
mass mediaren marrazo mozorrotuen aurrean