Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 

 

IZOTZA ETA SUA

 

              Hey Jack Kerouac,

              you chose your words

              from mouths of babes got lost in the wood.

              The hip flask slinging madman, steaming cafe flirts,

              nights in Chinatown howling at night.

                                                                Hey Jack Kerouac

 

demagun Jack Kerouac hizpide zutela udal igloo hartan

eta instituzioen diru laguntzaz gauzatzen zela hitzaldia

(hauteskundeak gertu ziren, lagunok)

Beat idazle hark hain maite zituen alkohol barik

tabako barik, bebop erritmo barik,

Mardou Fox haren antzeko aingeru eme beltz eder barik...

 

demagun zzzuzzzen antolatuta zegoela guztia,

Jack Kerouacen lan eta bidaiez jardun nahi zutela,

New Yorketik San Franciscora merkantzia-trenez

eta San Franciscotik Mexico Cityra alderrai bueltaka,

pasioaren eta zoramenaren atzaparrek ukitu barik,

Viajes El Corte Ingles-ek prestatu izan balu bezala

 

demagun zubiaz bestaldeko San Franciscora bidean,

egun eta inguru hauetako beste Jack Kerouac bat zegoela,

amorruaz eta suaz beteriko literatura baten jabea,

zubitik gora igotzen diren kale estu eta ilunei begira

idatzi barik zegoen liburuaren orriak irakurtzen ari zela,

hiriak berez eskaintzen duen soinu-banda tarteko

 

demagun, itsurik itsuenak ere ederto ikusiko luke,

izotza eta sua nahastu nahi dituen koktela ezina dela,

eta literatur igloo hartan hotza ikaragarria bazen ere

Jack Kerouac berri haren begiradapean

sutan zeudela kaleak