Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 

 

AZKEN JAUZIA

 

Trenaren zarata aditu du urrunean

eta azken hogei urteotan bizi izandakoaz

damu izateko momenturik ez orain,

dagoeneko berandu da, dio bere artean,

trenaren zarata handitzen ari den une honetan,

zaurituta erasoan datorren errinozero bat bezala.

 

Damurik ez, dio trenbideari begira,

hala ere oroitzapenak metatu egiten zaizkio

trenbidea lausotzen dioten begi urdurietan.

 

Oroitzapenak zirimola zoro bihurtuak:

bafore ugertuen artetik bizar bako piratak olgetan

kale erdian futbolean ardura barik

uda amaierako piku lapurtuen zapore gozoa

txatarren artetik lehenengo zigarroen ke urdina

lehenengo zurrutaden beroa eta musu inozenteak

itsaso aldetik egunez zetozen kaioei begira batzuetan,

eta besteetan, gauez, anguleroen kriseilu itzali ezinei.

 

Oroitzapenak arrapaladan, tren horren abiadura berberaz,

damurik ez eta zubitik behera salto egiteko une honetan,

zerua eta infernua bizi izan dituen urte luzeen ondoren.