SATURRARAN
udazkeneko arratsaldeetan
hondartzan ibiltzea maite du
ortozik eta bakarrik
ur bazterretik gertu
olatu apartsuak bere oinetan
zelan hiltzen diren gozatuz
haizearen hotsa nahastu egiten da
inguruan dabiltzan kaioen karrankekin
eta remix horretatik bestelakoa entzun uste du:
ziega haietatik ateratako umeen negarra
negarra eta batez ere
ume haien hil aurretiko isilunea