Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 

 

MINAREN PLAZERA

 

muturreko gogor pare bat jo ondoren

atzera bota eta indarrez oratu dio samatik

atzamar sendoak eztarrian iltzatu nahi balizkio bezala

 

oihu mutu eta luzea irten da haren ahotik

 

gizonaren beste eskua gonapetik sartu

eta kuleroak bilatu dizkio,

munstroaren hatsa eta usaina zabaldu dira

auto barruan, gas hilgarria bezala,

orduan, kuleroen elastikoa apurtzeaz batera,

atzamar lakarrak igarri ditu aluaren ezpainetan,

kristal zorrotz puskatuen antzera,

datorren labankadaren berri emanez

 

hiru bulkada behar izan ditu munstroak zakila sartzeko,

hiru bulkada eta hamar bat emankada gogor mingarri

atzetik, piztiek egingo balute bezala...

 

hori guztia agertzen duen telebistatik metro pare batera

gizon baten zakilburutik hazi parrastada jausi da sofara

eta plazerak eragindako orroaren ostean malko batzuk,

negar isil eta luzea bihurtuko diren malkoak

 

bera ere piztia dela salatuko dutenak