INFERNUA
Antzokiaren aurrealdea eder egoki apainduta dago
Hiria ospatzen ari den Beldurrezko Zinemaldirako,
eta terrorea eta izua iradokitzen dituzten irudiei begira
ilara batean sarrerak erosteko zain dago jendea
garrasi ilun eta urratuak adi daitezke noizbehinka,
Antzokiaren kanpo alde horretan jarritako bafleetatik
sartzeko zain daudenen bihotzak dardaraz jarri nahian,
eta, zinemaldirako aurreikusita ez bazegoen ere,
arrats ilun eta lainotsu honetan faroletako argiak
zeharo erakargarri suertatzen dira
eta une horretan, plano ezberdinetako filmetan bezala,
hiri bereko beste eraikin ofizial eta uniformatu batean
pistola baten kanoiak igurtzi egiten ditu, hotz eta astiro,
eskuak atzean lotuta, begiak eta ahoa zintaz estalita
eta biluzik dagoen neska baten alu ezpainak
ahora vas a probar una buena polla durísima, putita,
aditzen du neskak inguru ikusezin horretatik,
malkoak eta oihuak batera nahasten zaizkion bitartean,
una polla que nunca olvidarás