BLACK & WHITE
BUT REALLY REDS
The hillsides ring with "Free the People"
or can I hear the echo from the days of 39?
With trenches full of poets
The ragged army fixin' bayonets to fight the other line
Spanish songs in Andalucia
Spanish Bombs
Salaria eta Pat maiteminez lotuak
Espainiako eguzkipean
inguruan bonbak zartatzen ziren
37ko egun ikaragarri haietan
Salaria Kea, ikatza bezain beltza
USAko esklabotza makilatuan hazia,
Pat O'Reilly, esnea bezain zuria
Eireko miseria umeletik matxinatua
black & white... but really reds
Guthrie edo Seeger-en baladaren batean bezala
borrokan zein amodioan batera,
gerra-fronteko gauak argitzen zituen sua
zabaltzen zen euren begietan, euren ezpainetan
Salaria eta Pat, Pat eta Salaria
fallen in love tiro eta leherketen artean,
lurralde askean erabat maiteminduta
orduko Mediterraneo eder hari begira
laranja eta bolbora zaporeko honeymoon batean
Dantzatu egin al zenuten gerritik estu-estu
Paul Robeson-ek, beltz libre eta internazionalista,
Errepublikako ospitaletan abesten zuenetan?
Bonbardaketak iragartzen zituzten sirenen tarteetan?
Ardo freskoaren zaporea zuten zuen musuek?
black & white faxismoaren kontrako lubakietan
black & white zeharo maiteminduta
black & white... but really reds