Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 

 

KARABANA

 

Kostaldeko errepide ondoko zuhaitzen artean topatu zuen

dibortziatu ostean merke saldu behar izan zuen karabana.

Presaka bazebilen ere, kotxea bazter batean gelditu

eta zigarro bat isiotu zuen hari begira.

Oraindik han zeuzkan bidaia ezberdinetako pegatak

atzealdeko leihatila luzangaren inguruan

eta akordura ekarri zizkioten une eta leku ederrak,

porrotaren aurretik gozatutakoak,

eguneroko liskar eta irainekin hasi baino lehenagokoak.

 

Zigarroa amatatu eta kotxea martxan jartzean

oroitzapen gozo haiekin geratzea erabaki zuen,

karabanak iraganeko zoriontasun habia izaten segi zezan.

Baina, berriro ere, patuak tu egin zion aurpegira.

Karabanatik emakume katxarro bat irten eta,

niki estuaren gainetik titiak laztantzen zituela,

irribarre batez kotxera hurreratu eta

bere ezpainetatik gertu-gertura makurtu zen:

"30 euros servicio completo, guapo!".