Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 

 

FACTOTUM SONG

 

Bildu egiten ditut begiak Slow day entzutean,

Kristin Asbjørnsen ederraren ahots urratu baina gozoak

Factotum filmerako Bukowskiren poema hori abesten duela.

 

L.A.ko idazlea bezala beste "madarikatu" asko,

literatura stablishment, aldizkari eta foro ofizialetatik

urtetan eta urtetan baztertuak, ezabatuak izan ondoren,

etengabe oroituak izan dira filmetan, abestietan

zein hainbat alkoholzulotako ate gaineko neoizko izenetan.

 

Ez diete esker on makalik eman.

 

Bildu egiten ditut begiak Slow day entzutean,

eta Bukowski zaharra irudikatzen dut ene gogoan,

Rhin aldeko botila bat ardo zuri eta idazmakina ondoan,

sigi-saga gorantz doan zigarroaren ke artetik

Kristin Asbjørnsen ederrari begiratzen diola,

honen ezpainetatik poema hura zelan datorren berriro

suzko laztan luze baten kadentziaz

zaldiak trostan baina kamera motelean baletoz bezala

 

it's just a slowwww day moving into a slowwww night...

 

hau ikustea merezi zian, diost,

eta zurrutada mantso batez hustu du basoa.