kritikak:
Zerua lurretik, Asier Urkiza,
Berria, 2026-05-03
«Mikroan hartzen du atsegin hitz larrietan bainoago. Inguru hurbilak bistara eskaintzen dizkion irudietan. Horiek ematen diote barrura begiratzeko parada eta horien bitartez hartzen die neurria bestela eskuan artean desegingo litzaizkiokeen gai putzu sakonei: heriotza, mina, denboraren igarotzea».
Mina eta zeru bat, Ibon Egaña,
Deia, 2026-06-06
«Diskurtso eginekin borrokan ari da maiz poeta, eta baita patetismoan edo auto-errukian erortzeko arriskuarekin negoziatzen ere; autokontzientzia horrek eransten dio, besteak beste, inteligentzia eta arnasa liburuari».
Aitaren oroimina poemaz poema, Paloma Rodriguez-Miñambres,
El Diario Vasco, 2026-06-20
«Hirugarrenik, gaurkotasunean jartzen du arreta; horrela, bere belaunaldikoen maitasun joerak, erotismoa, hiriak, gentrifikazioa eta bakardadea erretratatzen dituzte poemek eguneroko behaketan eta autolaguntza diskurtsoekiko ironiaz».
Edozein astelehen igandetzeko, Maialen Sobrino Lopez,
Gara, 2026-07-12
«Liburua bukatu eta señora bat irudikatu dut paseatzeko bizikleta dotore batean hiritik tente eta eroso; zaurgarri eta ziur, inori azalpenik zor ez diona, sortzen dituen espektatiben erantzule ez dena, eta determinazioz aitzina egiten duena».