Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Torrealdairen inkesta
1974ko abenduaren 5ean, Joan Mari Torrealdaik inkesta bat bidali zien idazleei. Gabriel Arestik erantzun ere egin zion, baina, orijinal bat bederen, ez zion itzuli. Torrealdaik eskuz «Urte berritarako bidaliko al zenidakezu zure erantzuna. / Milesker. Joan Mari.» oharra jarrita du.
1. Izena (...). «Gabriel Maria Aresti Segurola».
Aitaren lanbidea: «Montadorea».
Zure lanbidea: «Escritorea (aurten arte, enpresa-administradorea izan naiz. Orain lumatik soilik bizi naiz)».
2. Bataz beste, astean zenbat ordu pasatzen duzu irakurtzen: «40».
3. Zenbat liburu dituzu? «Euskeraz, mila inguru. Erderaz, sei mila inguru, zenbait hizkuntzatan».
4. Irakurtzen duzuna: «1. Literatura ederra. 2. Zientzigaiak. 3. Gizarte-gaiak. 4. Hizkuntza-gaiak. 5. Besterik. O. Erlijio-gaiak. O. Filosofia».
5. Hartzen dituzun erdal eta euskal aldizkariak: «Esku artean erortzen zaizkidanak irakurtzen ditut. Euskarazkoak, ia guztiak».
6. Nola hurbiltzen zara liburuetara? «Liburudendatan erosiaz».
7. Euskara normalki erabiltzen duzu? «Lagun-artean eta lan-bizitzan».
8. Noiz hasi zinan euskaraz idazten? «1954garren urtean publikatzen, eskribitzen lehenago. Bakarka».
Ereduak zeintzuk ziren? «Orduan sinbolistak: Joyce, Valery, Eliot, etc.».
9. Erdaraz ere idazten duzu? «Ez. Ez dakidalako (ikasi behar dut)».
10. Euskara batuan idazten ahal duzu? «Bai. Hogei urte daramazkit euskara batuan eskribatzen. Euzkadi guztiko jendeak irakur ahal nazakeelako».
11. Zertarako idazten duzu? «Gizartearen egoera mejoratzeko».
12. Zer da idazle batentzat garrantzitsuena? «Irakurria izatea».
13. Euskal idazlea irakurle konkretuari egokitzen ahal zaio? «Eskritore profesionalak bizpahiru gara. Idazle afezionatuak ez dira egokitzen».
14. Zuk zeinentzat idazten duzu? «Euskaraz 500/700 irakurle daude. Hauentzat eskribatzen dut nik».
16. Zure irakurlea non situatzen da? «Politikan: ezkerrean. Erlijioan: katoliko eta ateo. Gizarte mailaz: burjesia tipia. Adinaz: gazteak. Geografian: Bizkai-Gipuzkoan».
17. Ba ahal duzu harremanik irakurlearekin? «Publikatze aktua bera hartu-eman bat da».
18. Zure ustetan hamar idazle handienak? «Nahiago dut ez erantzun».
19. Zein dira gehien maite dituzun kanpoko bost idazle? (Arestik:«Zein dira maiteen dituzun kanpoko bost idazleak?»): «Gaur egunean ez dut preferentzia zehatzik».
20. Noiz hasi da eta zein dira gaur eguneko indarberritzearen faktorerik eragileenak? «1955-tik 1960-ra. Bizitza nibelaren goratzea».
21. Abangoardia zer da, zure iritzian? «Zeren abangoardia? Galdera zehatzago egin ezazu».
Ba ahal dago abangoardiarik Euskal Herrian? «Zeren abangoardirik? Galdera, zehatzago egin ezazu».
22. Idazleak engaiatua izan behar du? «Eskritorea, mundu guztia bezala, engaiaturik dagokio ezeri, zeri engaiaturik, galdetzen duzu? Dudarik ez dago Torrealdai bat, Azurmendi bat edo Intxausti bat Erromako Aita Santuari dagokiola engaiaturik. Galdera zehatzago egin ezazu».
23. Baldintza ekonomikoek zer eragipen dute literaturan? «Zakurrek berek egiten dute dantza diruagatik, eskribatu zuen Barrutia Aramaiotarrak».
24. Literaturak errealitatea alda ahal lezake? «Bai».
25. Nola profezionalizatu behar litzateke euskal idazlea? «Burjesia abertzaleak pagatu behar dio eskritoreari».
26. Zer da literatura soziala? «Literatura guztia soziala da».
27. Zertarako dira literatura-sariak? «Eskritore berriak sortzeko, eta ez dute bere egitekoa betetzen. Orain izendatzen diren epai-mahaiak lotsagarriak dira».
28. Egun badea eskolarik? «Nahiago dut ez erantzun».
29. Idazle batek argitaretxe baten plangintzan lan egin beharko luke ala idazleak berak proposatu beharko lizkioke argitaretxeari liburuak? «Bai. Editorialek eskritoreen eskuetan egon behar dute».
30. Autore-eskubiderik eskatzen duzu? «Hau oso konplikatua da. Nik orain artean ez dut inoiz kobratu. Baina editorialak irabaziren bat ateratzen badu, eskritoreak ere bere partea eduki behar du».
31. Euskal argitaretxeak ba ahal dute barne-zentsurarik? «Bai. Nolakoa den? Madrilekoa baino gogorragoa, baina ez euskal aldizkariena baino gogorragoa».
32. (Editorial etxeen zerrenda 1-tik 6-ra) seinalatzeko eskatzen dionean, «nahiago dut ez erantzun» bota zion.
33. Id. meritoak, id. id. bakarra.
34. Euskal argitaretxe bat komeni da? «Komeni da, baina imposible da».
35. Zure gustora ordena aldizkariok: «1. Agur. 2. Anaitasuna. 3. Zeruko Argia. 4. Herria. 5. P. de Viana. 6. Goiz Argi».
36. Liburuen funtzio berezia: «Beti izanen da kulturaren behikulurik nagusiena».
37. Hamar euskal libururik hoberenak (azken hamar urteotakoak): «Nahiago dut ez erantzun».
38. Zergatik euskal liburua ez da erdal hizkuntzetara aldatzen? «Hau ez nuke erdaraz esanen, baina euskal-liburuak oso eskasak dira».
39. Gaurko idazleen artean 30-40 edo apez-jende da. Zer diozu? «Kaka».
40. Idazleetan 50% edo gipuzkoarrak dira. Zergatik? «Euskaldunetan ere (?) % giputzak dira. Proportzioa beraz mantendu egiten da».
41. Zer esan nahi du, eta komenigarri ahal da, «Kulturaren politizatzeak»? «Kultura harma politikorik (?) da».
42. Gehien erabiltzen diren gaiak eta erak? «Hemen usteak ustelak dira. Zientzia bat dago: estadistika. Datu estadistikoak banitu, erantzunen nuke».
43. Gehiegi eta gutxiegi erabiltzen den gairik? «Conf. 42».
44. Gaurko liburugintzak Euskal Herriaren zein irudi ematen du? «Hau ere erdaraz ez nuke esanen, baina guztiz pobrea».
45. Euskal liburuak gehiago saltzeko proposamendua? «Liburu hobeak egin».
46. Euskaraz idaztean, zailtasunik handienak? «Euskaraz eskribatzean, ez dut difikultaterik topatzen».
47. Eskritore bezala Euskaltzaindiari zer eskatuko zenioke? «Zenbait euskaltzain desizenda eta haien plazan berriak eta hobeak izenda ditzala».
48. Euskal Idazleen Elkarte bat eratzeari zer derizkiozu? «Elkarte hau eratu zen, eta frakaso bat izan zen. Besterik ezin derraket».
49. Euskal kultura klerikala dela esateak zer esan nahi du? «Kaka bat dela, bai, hala da».