Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Ateak itxita
Anaitasuna-ren zuzendaritzari 1972.X.5ean utzi nionean [471], Xabier Kintanak ordura arte egiten nuen «Euskaldungoa» (azkena 1972.XI.30ekoa da) «Munduko Albisteak» tituluarekin ordezkatu zuen, lehenean nire portaeraren bati kargu hartzeko okasiorik galdu barik [472].
Hurrengo urteko otsailean, Arestik Lau Teatro Arestiar argitaratzen du. Kontrasolapan nota hau: «Gabriel Arestik itxiak zituen Zeruko Argia, eta nola ez, Agureko ateak, orain Anaitasunakoak ere itxi bide zaizkio. Beraz, hitza debekatua du euskal aldizkarian (...)».
Anaitasuna-koek, ihardespena: « Anaitasuna-k argitu egin behar du, ez dizkiola orain arte ateak hitzi Arestiri ez beste inori. Lan batzuk argitaratu ez badira, ez da izan idazlearen izenagatik, haren lan konkretu batengatik baizik, zerabilan gaia edo modua ez baitzitzaizkigun egokiak iruditzen» [473].
Idazleak, ostera: «Zuen errebista horretan egin zaidana bezalako zentsura bezalakorik ez baitu orain artean egundo neure lumaren zorroztasunak ezagutu. Artikulo ongi landuak, poesia kuadratuak, atzera bota zaizkit: eta, gainera, ez zait batere arrazoi funtsezkorik eman, zergatik ez ziren argitaratzen. Ortografiaz eta morfologiaz aldatu zaizkit neure eskribuak, neure gainean besteek sufritzen ez zuten diskriminazio izugarri bat eginez; hitzak ere aldatu zaizkit, neure solasaren erran-nahia horrela aldatuz» [474].
Amatiñori ere ez zion grazia handirik egin Lur-ekoen ohar hark, Lur-ekoek adinako zabaltasuna bazela lehenago esanez [475].
Aurreraxeago, apirilean, Xabier Kintana Lur-etik atera egiten da, «bide ezin zuzenago batetatik» Armendaritzek informatzen zuenez [476], «zerbait gaitan zedukan eritzi ezberdintasunagatik».
[471] Aurrerantzean, Bidasoaz iparrerantz osatu berri zen euskaldun ezkertiar abertzale batzuen ildoetatik jarraituko omen zuten, nork indar handia eman ahal baitzien.
[472] Conf. in ANAITASUNA (1972), XII.15eko 6-7.etan.
[473] ANAITASUNA: «Oharra» in ANAITASUNA (1973), IV.15eko 3.ean.
[474] ARESTI, G.: «Ateak nola» in ANAITASUNA (1973), IV.30eko 4.ean. 1970 inguruan, Anaitasuna aldizkariaren egoitzan, Bilboko Jardin Txikerra kalean, ETA-VI.eko militante bat biltzen da euskal zenbait eskritorerekin, Lur ingurukoak, Aresti eta aldizkariaren erredakzioko bat tarteko. Militantearen esanaren arabera, Aresti «in ausentia» legez omen zegoen. Erredakziokoak, aldiz, ez zuen bilera ondo ikusi, ez aurrerabiderik eman.
[475] AMATIÑO: «Lau teatro Arestiar» in ZERUKO ARGIA (1973), IV.22eko 5ean.
[476] ARMENDARITZ: «X. Kintana luretik irten da» in ANAITASUNA (1973), IV.15.7.