Aurkibidea
Haritz landatua
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Aurkibidea
Haritz landatua
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poesigintza bertsogintza kasik utzi eta ipuinen bidetik abiatzen da oraingoan: «Umezurtz aberats Gabonetan jokatu nahi (Gabonetako ipuin tristea)» publikatzen du Egan-en [34]. Gure ustez, ipuin honetan adierazten du Arestik, lehenengoz, geroago poesietan izanen duen tematikaren joera, «mailuarena eta biolarena» alegia. Begira sarrera-hitzak: «Nik lan egiten dudan fabrikan, ugazaba, inor badago munduan, bera da gizon zikoitza eta zekena, abariziara eman eta eroria, juduen seme-alabak bezala (...)» [35]. Ugazaba hau, gorago aipatu dugun Gabriel Camiña Uribe zuen, bat behintzat, zeinak estimazio handia baitzion, eta dion, Gabriel Arestiri.
[34] EGAN (1957), 5-6.296-300etan.
[35] Idazleokin sarri gertatu bide den moduan, Gabriel Arestik ere hartzen zizkion lan orduak enpresari, Peilleni idatzitako karta batean diotson legez: «Aquí me tienes en la oficina produciendo por una España Grande (...) tengo que estar trabajando hasta las siete (...) Cinco y diez. (...) Ya sólo me queda hora y cinco minutos (...) Son las seis menos cinco (...) Ya son las seis y cuarto. He ido a cagar (...) Ya son las siete menos diez (...)». (Ik. in ARESTI, G.: Artikuluak. Hitzaldiak. Gutunak. Susa, Donostia, 1986.133-137.etan).