Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Historia tristeago bat
Ondarroan Txomin Agirreri gorazarrea egin zitzaionean, 1964an, teatro txapelketa bat jokatu zen: Xalbador Garmendiari eman zitzaion lehen saria, beronen Historia triste bati hain zuzen ere. Paulo Iztuetak hitz egin du Garmendiarekin eta «ezagutzen dut idazlea ta bera ere konprenitzen dut zertxobait. Esames gogorrak entzun ditut bere kontra, Jainkogabea dela esanez» [226].
Lukaxek (Dorronsorok?), nahiz eta badakien batzuentzat «tamalgarria» dela «euskaldun baten idaztortzak olakorik sortzea», hau da, «emagalduen biltoki bat agertu nai noski euskal antzerkietan»,, uste du Domingo Agirre saria ez dela hutsean erori: «Zorionak Epailleeri. Zorionak egilleari» zioen. Zugaztik «literatura de letrina» dela esan ondoren, «3-R»an klasifikatzen du [227].
Gauzak honela ikusirik, bere «lagun maite Xalbador Garmendia apaiz jaunarengatik lantza bat apurtzera» dator Aresti, Historia Triste Bat kondenatzen dutenak «abeztruzaren ofizioa jokatzen dutela» salatzera. Garmendiaren aldeko artikulu hau, historia «tristeago» batekin bukatzen du: «Lehenengo egunean nire aitagiharreba nire bi alabarekin atera zen kalera (...) Gaur egunean haurrak bestela doaz jantzirik, gona oso laburrekin (...) bertan zeudela holako serore zahar beltzez jantzitako bat hurbildu zitzaien eta honela esan zion nire aitagiharrebari, erderaz: "¡Qué niñas más monas, pero qué desvergüenza que van con todo el culo al aire! Pero la culpa no es de las inocentes, sino de la perdida de su madre!"». Eta amaitzen zuen: «Serore hori eta Xalbador Garmendia gonbaditu dutenak antzekoak dira» [228].
[226] IZTUETA, P.: in ONAINDIA: Eskutitzak, 218.ean. (1965.II.10eko karta).
[227] Ikus LUKAX: «Historia triste bat» in ibidem. VII.8ko 7.ean. (Orduko «3R» gaurko «X», edo antzeko zerbait, da).
[228] ARESTI, G.: «Historia tristeago bat» in ZERUKO ARGIA (1965), VIII. 22ko 3.ean.