Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Euskaltzaindiko
1957 alegera gertatuko zitzaion Arestiri, «Zimaurretan lili apala» aurkitzeaz gainera, poeta euskaldun berria Euskaltzaindiko kide egingo baitute «Ogeta iru urte nituan / Akademiara sartzean» [36]: «Euskaltzaindiak Gabriel Aresti jauna euskeraren alde orain arte egin dituan lanen esker ona erakutsiz eta aurrerakoen pozgarri dakion urgazletzat artu du. Bilbon, 1957.IX.26a» [37].
Euskaltzaindian, eta antzeko erakunde euskaldunetan, gazteleraz mintzatu ohi zen orduan. Badirudi Gabriel Arestik eta Federiko Krutwigek gogor eginda ekin ziotela euskaraz iharduteari: «(...) Bilbotarrak eta Arantzazuko fraileki batzuk zeunden bazterrean (...) baztertzen zuten bere hitzaldietan gure hizkuntza maitatua, estakurua eginda gero, eta jotzen zuten erderara, eta Balentinek eta biok / Aurraitzek, alegia / debekatu genuen aurrerantzean euskal Biltzarretan erderarik egitea» [38].
[36] Ik. in «Euskal Komedia».
[37] Agiri hau ere, ohi den laukian sarturik, bere estudio-gelan zeukan. Euskaltzaindiko «hogeitalau urgazle berri» izendatu ziren, «guztirik apalena ni» diotso Tauerri, 1957.IX.ean.
[38] Tauerri 1956.XII.19an egindako kartatik.