Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Luis Mitxelenarekin polemika
Gabriel Arestik 1972ko maiatzean gizon oso izateko exijitzen dituen oinarriak mugatzen ditu, marxismoz kutsatutako humanismo poetikoz seinalatuak [483]. Azaroan, Anaitasuna-ren zentsuratik pasatu ezin izan dituen artikuluez osotutako «Malgizonen abenturismoa» publikatzen du [484]. Hitzaurrea Euskal Literatura 72 liburuaren hitzaurrea Haranburu-Altunarena: «Marxismoa boluntarismoarekin eta methaphisikarekin nahasten dela ematen du, Peru Abarkak batez ere» [485], esaten dio Armendaritzek.
Abenduan, Deustuko Unibertsitatean Manuel Maria galiziar poetarekin batera jarduten du «Kultura bi poetek ikusirik» gaiaz, eta hementxe aurkezten diote Jon Juaristi ikaslea [486]. Armendaritzentzat, «guztiz zuhurra» izan zen. «Gabrielek gailegoez eman zuen eritzia, hots, ahaleginak egin behar ditugula, Euskal Herrira datozen gailegoek beren jatorrizko hizkuntza gal ez dezaten, hura galduz eta erdaldunduz, deseuskalduntzaile bihur ez dakizkigun».
Deustuar delakoak informazio luzeagoa ematen zuen. Ez dator bat Arestirekin: «Gaur Euskal Herrian bizi dugun arazoa dio ez da berak planteatu nahi izan zuena, geure identitatearena baizik. Eta problema hau munduko minoria guztiek bizi dute. Gure herrikoena gailegoena baino egoera larriagoa da. Gailegoa eta portugesa hizkuntza bera dira, eta, jakina denez gero, portugesa hizkuntza ofiziala da. Beraz, nik ez dut gailegoen aurka ezer, ezta gutiagorik ere, baina "hemen" jokatzen ari den arazoa euskaldunon nortasunarena da» [487].
1973ko abenduann, Luis Mitxelenak Haranburu-Altunak Euskal Literatura 72 liburuari egindako hitzaurrea irakurri eta Alegiako autore gaztea Mitxelenak ohi duen ezten minberarekin makilatzen du [488].
Gabriel Arestik urtarrilaren 14an Mitxelenak egina irakurri eta 15ean, biharamunean, eskutitz bat igortzen dio errenteriarrari. Baita honek hari erantzun ere, hurrengo otsailaren 12an. Bi pieza liluragarri poeta eta zientifikoaren arteko tema direnez gero, oso osorik ematen ditugu.
«Bilbao-n, 1973.1.15-ean / D. Luis Mitxelena estimatua: / Adiskidea: / Zeruko Argiaren azken irakurketak zenbait estakulu eman deraut gogoetarako eta entretenigarrirako. Gutun honen bidez komentatzen baderauzkizut, enekin sobrea asarratuko ez zarela esperantzan nago. Zeren estakuluok, aldez edo moldez, zure lumatik edo ahotik datozkit.
»Gezurra badirudi, eta ez dakit hau zu konturatu zaren gauza den, monedek (diru-sosek, diru piezek), beti dute bi enbers (bi kara buelta, erraten da Bizkaian). Errate baterako, nik inon entzuten deraukadanean ezen kafea hartzen duenean ezin lorik zidikeela, nik beti erran behar deraukat (eta zer eginen deraukat, ene mania bat da) niri aldrebes gertatzen zaidala, lo egiten dudanean ezin kaferik har dezakedala. (Askok tontotzat hartzen naute, eta seguru aski arrazoia dute). Modu berean zuk Amatiñori (ai Apoloren eskuz ereinotzez koroatuak!) baldin zinatzen baderaukazu zure liburu bat egitazko promesapean, nik, moneda horren ostean, kara bat ikusi behar dut, buelta bat, bestekalde bat. Zein da? Dudan geratuko naiz betiko betirako, agian. Zuk euskal-eskritoreei promesa bat egin etzeneraukula egin? Ala egin zeneraukun promesa gezurrezkoa izan zela?
»Tubo bati punta ateratzea gauza zaila omen da. Hala ere, ahaleginduko naiz: Zuri (hala dira gure Amatiñorik Amatiñoenaren azken amatiñadak) Bergaran galdetu zitzaizun, ea zergatik ez duen Euskaltzaindiak bere ardura pean hartzen, Arestik laster argitaratzeko den (sic) Hiztegia? Zuk ezpidezenuen barrerik egin. Aitzitik ere, guztiz seriotan hartu zenuen, zure erantzun argia eman baitzenuen. Nik beste proposamendu bi eginen neraukezu: 1°) Zergatik ez du Euskaltzaindiak bere ardura-pean Arestiren emaztea hartzen eta, bide nabar, beraren umeak ere, eta, posible baldin bada, oraindik pagatu gabe dituen etsearen eta kotxearen zorrak? [489]. 2°) Zergatik ez du Euskaltzaindiak bere ardurapean hartzen Margola-katea, handik probetxu handiagoa etorriko baitzaika?
»Orain zuk erantzun omen zenuena: Amatiño beldurgarriaren hitzak kopiatzen ditut: "Oraingoz, hobe duela" (hemen koma bat falta bide da) "Arestik bere izen soilez ateratzea". Eskritore onek (zuk edo nik, errate baterako) ez dute honela aktiborik eliditzen; intentzio bihurri batekin eliditzen ditugu aktiboak (ala ergatiboak?). Zeinek du hobe? Arestik? Arestik ez du uste. Euskaltzaindiak? Baina hobe al du Euskaltzaindiak ezer, bere bake santua baino? Orduan Mitxelenak? (Hau baita hirugarren alternatiba bakarra). Eta zergatik Mitxelenak? Ezin burutik atera.
»Buengizon Mitxelenari, gainera, oraingo moda berriko gaztetxoak (ai! gaztezaro bihurria!) ez omen zaitza gustatzen. Egia da Malgizon Arestiarrak baino liskarrak eta ahakarrak dituela maiteago. Denbora zaharren berri dakigunok ongi gogoratzen gara zenbait jesuitaren liburu itzulioi egindako kritika zorrotzak, Txirritaren bertsoak bezala gupidarik gabe eginak.
»Gaur egunean zu, Mitxelena, intseuntsuaren urrinetera ohitzen hasi zara, eta ez zara konturatzen zeintzuk konstruitu genuen Mitxelenaren mitoa. Zeruko Argiaren editorialista Mitxelenaren euskeraren gainean mintzatzen da, eta zu isildu egiten zara, zeure maiestatikotasunari zor izandako tributu bat balitz bezala, eta etzara oroitu nahi Mitxelenak baino hamabi urte lehenago, Mitxelenaren euskaraz eskribitzen nuen mutiko bihurri haretaz, Egan-en argitarazteko bere (neure) lehen lanetik H bat ere ez kentzeko erregutu edo exijitu zerautzun honetaz. O! Tempora!, O! Mores!, O! Gure izeba Eloisaren eskizofrenia paranoikoa!
»Eta jainkotzen sentitu zaren neurrian, eztuzu izan nahi ukan aita barkatzaile, herejeen mazo baizik. Amorratuki tratatu zenuen Quintanatxo, eta isilik geratzeko kobardatu nintzen, honen prudente baita gizona batzutan. Orain Haran-buru-Altuna torturatzen duzu. Hau barkatzen baderatzut, hurrengoan enadei aterako derauzkezu begiak.
»Zergatik gure katedratiko haltuak, bere ejida gorenetik, (O! Zeus!), galdu behar ditu bere ordu preziatuak (eta zein probetxuzko izanen lirateke berbo batuaren eztabaidan!) mutil gazte errebelatuen anateman? Ume jaio-berrien fontanelak dibertsio hutsez zabaltzen dituenaren konduta dirudi. Eta konduta hori kendu behar dut.
»Egoera oso behere batera ailegatu gara euskaldunak. Eta zu, Mitxelena, etzara libratzen. Sasoiez, baju zaude. Ni bezala. Obispoa bezala.
»Oteitzak gorrotatu egiten zinduen. Zuk Oteitza maitatu eta pizka bat bromatu egiten zenuen. Ados. Enekin ados. Hurrengoan bentaja. Eta Krutwigen alde eztuzu lantzarik apurtu. Populu bat omen gara. Triste bizi zara eta hilen bazina... hobe! Etzaitut sinesten. Zuk ezer duzu Haranbururen kontra. Pertsonal den zerbait... Edo ezkait. Seguru aski zure desarrazoi sakonagoa da. Eta beldurtzen nau. Filosofiaz asko bide dakizu. Fama filolojian ezagutzen nerautzun. Hau ere ezagutu beharko derautzut. Filosofikoki kondenatzen duzu Haranburu. Baina zure atakearekin luma trebe bat galtzera arriskatu zara. Baina eztuzu lortu. Zeren guztion zorionez, uste baino lehen umatu da. Eta honekin batera doakizu, umatasun horren lehen frutua. Itsasoak ez du esperantzarik.
»Zure gaizki eginaren ordainez, pena honetara kondenatzen zaitut. Haranbururen anatema deklaratu zenuen lekuan bertan, hain maite zaituen Zeruko Argian, gure bigarren nobela inportantearen kritika prestua eginen duzu. (Lehena Saizarbitoriarena izan zen).
»Zu Txillardegi-zalea zara. Baina jainkoak zeruko grazia Doloresi eman zeraukan. Angustiasi ez, Angustias ipurdi lodi, begi-ezkel eta bular-gabe egin zuen. Horregatik dakite Saizarrek eta Haranburuk nobelak egiten eta eztaki Álvarezek. Horregatik daki Arestik koplak egiten, eta ez Letek ez Azurmendik eztakite.
»Eta hau aitortu behar duzu. Desafiatzen zaitut. Horren eskatzen natzaizu. Euskal-Herriarren. Lotsarren. / Gabriel».
Txillardegizaletasun honetaz, Mitxelenaren beraren ikuspuntua: «Entre nosotros siempre se trata de medir y comparar uno con otro; hay una, para mí, molestísima polémica entre Aresti y Txillardegi... El primero en fecha es Txillardegi, aunque visto desde aquí Gabriel Aresti parezca más importante como creador literario... Se me ha achacado más de una vez, hasta por el mismo Gabriel, el ser más chillardegiano que arestiano. No sé. En política, por ejemplo, supongo que estaría más cerca de José Luis, aunque sólo sea por el prurito de Aresti en declararse a gritos no abertzale ante abertzales... Con Aresti he tenido un trato más bien afectuoso y digo "más bien" porque sólo después de muerto me he dado cuenta de que era hombre que sentía, con un exterior adusto, una gran necesidad de afecto, y me pesa, por eso mismo, haberle tratado con algún distanciamiento... no faltaron algunas dicusiones a voces... Era un hombre difícil y, a la vez, no lo era. A mí al menos me costaba enfadarme de veras con él, y le he aguantado cosas que difícilmente le habría aguantado a otro. (...) en una comida nos soltó que "Eusko Gudariak" era un himno fascista y, desde su punto de vista, eso no era tan irracional... En el fondo, no era más que una de aquellas boutades que repartía con profusión e imparcialidad, a derecha e izquierda» [490].
Hona maisuaren erantzuna bilbotar poetari: «Universidad de Salamanca. / 17.11.1973. Sr. D. Gabriel Aresti (...) / Mi querido amigo: / No veo razón para no encabezar así esta carta que a lo mejor resultará bilingüe. A pesar de las dudas que V. manifesta, siempre le he apreciado por varias razones, que paso a resumir: porque he creído en V. como escritor, lo cual no supone mérito alguno por mi parte (la evidencia, según dicen, se impone por sí misma), porque le tengo por una excelente persona a pesar de todos los esfuerzos que hace por disimularlo y porque, como llevo entreverada una potente veta de gamberrismo, disfruto, en vez de enfurecerme, con la mayor parte de los despropósitos que, al lado de juicios sensatísimos, salen a veces de su pluma. Creo, además, en su talento extrapoético y extraliterario, cosa que también salta a la vista.
»Dejo para más adelante lo de Vergara, que no sé si ha sido abrazo o no. Protesta V. de que haya atacado "carnívoramente" a jóvenes y hasta a jovencitos. Ya es hora, pienso, de que éstos terminen de hacer su elección. Me parece muy bien que rechacen el paternalismo (pecado del que estoy, o al menos creo estar, más libre que cualquier otra persona de mi edad), pero sólo pueden renunciar a él para atenerse a las consecuencias ineludibles.
»Demonios, creo que también nosotros, los de nuestra generación, tenemos derecho a algo: como escribo en otro lugar donde hay también una referencia poco amable a V., formo parte del grupo de los angry old men. Yo no renuncio, como parecen haber renunciado la mayor parte de mis aequales, al derecho a protestar (que no es, tal como yo lo entiendo, el derecho al pataleo.) Creo que tenemos derecho a que se nos conozca tal como fuimos, y a alguno que otro tal como somos: a la hora de hacer el balance de nuestros muchos defectos y errores, no los imaginarios. Y, para que no piense que esta es una actitud, con inmodestia, que quedan), le recomiendo, por si no la conoce, la lectura de La gallina ciega de Max Aub.
»La crítica de Quintanilla (si V. ha conseguido hacerse con esa especie de incunable) está basada en lo esencial en que el criticado, por no tomarse la molestia, no se ha enterado de hechos que debieran serle conocidos. Sobre la situación actual y sobre lo que ésta sería si hubiéramos hecho algo que no hicimos (porque hicimos lo contrario) puede, por mí, escribir lo que mejor le parezca: mi juicio, en tal caso, sería exclusivamente literario. Con una salvedad: objetivamente, como creo que dicen los buenos, todo lo que fortifique la posición de un par de caballeros que ambos conocemos, dentro de un sector de opinión que es muy importante en el país es, en estos momentos, una labor negativa y, por ello mismo, tan reaccionaria como la de Agur.
»Y vamos con H. A. No dudo de lo de la novela: si V. me lo permite, le señalaré que, por las fechas del artículo, se premió en Vera un cuento del susomentado por un jurado del que yo formaba parte. Incidentalmente, que yo sepa, no le conozco ni d'Adam ni d'Eve, lo que equivale a decir que no tengo nada personal contra él (con Ibon, por el contrario, muy buena amistad). Contra lo que tengo mucho es contra el neoescolasticismo y contra el ensayo irresponsable, de los cuales es en ese prólogo eximio representante. / Lo de la salud (...)
»Probablemente, debería limitarme a escribir, sin hablar en público. Además de ser un mal expositor oral, en Vergara estuve, por serias razones que no es en este lugar de detallar, por debajo de mi forma habitual, si ello es posible. Lo que recuerdo haber afirmado es que, como fiel seguidor (acaso único) del precepto evangélico, me reventaban los juramentos. Amatiño estaba al parecer allí, pero, como no se presentó como tal, no llegué a enterarme de ello. Tampoco me enteré, aunque debí de leer su reseña, de las graves implicaciones que mis palabras podían tener. Le ruego que, en general, se atenga a mis escritos antes que a mis palabras, sobre todo si éstas son contadas por otros.
»Begira, nik uste dut Euskaltzaindiak aspaldi egina behar zuela izan zuk edo zuek egiten ari zareten hiztegia: zuen hiztegia, jakina, zeurona da, ez Euskaltzaindiarena ez beste inorena. Hobe da, noski, oraingoz, "Arestik bere izen soilez ateratzea". Euskaltzaindiak, Euskaltzaindiaren hiztegi bezala, ez bailuke sekula aterako. Zuen Kutxa, dakidanez, maiz aski erabiltzen dugu anitzek (ez HA-k, ez baitzukeen bestela Uhainetako desgizona idatziko), naiz zuek biok jainko-ukatzaile nabarmenak izan, oraintsu jakin dudanez.
»Hona bestea. Nik ez dut sekula gogoko izan intsentsu kiratsa, eta ez naiz elizakoaz ari. Behin batean Kintanari idatzi nion kalte gehiago egin eta egiten didatela nitaz ongi mintzatzen direnek, gaizki esaka dabiltzanek baino. Huei, komeni baldin bazait, badakit nola erantzun; ez dakit, damurik, ongi esaleekin nola mintzo.
»Ni ez naiz deusen iturburua gure artean, beheraxeago agertuko dizudan puntu batean izan ezik. Krutwig-ek berak eskerrak eman zizkidan, bakanka baizik aipatzen ez zutenean, zor zitzaiona aitortu niolako (HLV 158 s.): orain, urteen buruan, oparoago aitortuko nioke zor hori. Euskal gaietan, zeuok egin duzue ia egin den guztia (nik, haatik, ahal nezakeelarik ere, aterik giltzatzen ez nizuelarik), baina zuen artean dago Larresoro ere: zorretan gaude honekin ere. Adiskidea dut, egia, baina, oroitzen naizenez, maizago mintzatu naiz honen ideien kontra zureen kontra baino, lehen eta oraintsuago.
»Diozun mito hori, osoki mitoa baldin bada, berez eroriko da, zaude trankil. Zerbait egin dudala uste dut, hutsa edo hutsaren hurrena, baina zerbait, halaz guztiz: jakintza bideak gurean zabaltzea. Eta hori egiten saiatu naiz gure herriari ukorik egin gabe. Ez gure herriari, ezta ere inoiz gure herritar ez izan arren burruka-lagun izan nituenei.
»Beti linguistika (edo filolojia) ateratzen didazu: horretan omen naiz trebexka, eta ez bestean. Honetan, barka, obrakoa edo Ipar-amerikanoa dirudizu. Espezialistek liluratua zauzkate. Nik, aitortzea lotsagarri bada ere, gauza asko dakizkit, urte luzetako lanaren bidez nekez ikasiak. Ba dakit, esate baterako, kontuak garbitzen (nork arraiok eutsi dio azalean daramazun "Secretariado de Publicaciones" honi azken urteetan, eta ez da lan erreza izan?), historia gaietan eta badut, gainera, zenbait berri teoria batek zientifikoa dei dadin bete behar dituen baldintzez. Filosofiaz, berriz, ez dakit deus. Hobeki esan, Espainian (eta gure artean HA-ren bitartez) oraintsu arte filosofia deitu dutenaz, ez dut deus jakin nahi. Hori ez da kaka besterik. Horrelako aberats kumeen gutixientzat, bada lekurik behar bada Bartzelonan (edo Parisko XVI-ean, Larresorok dioenez, eta ni hantxe bizitua nauzu), baina ez, nik uste, oraindik gure herrian.
»Hontaz, beste nonbait, mintzatuko naiz, astirik baldin badut. Bitartean, bihotzez agurtzen zaitu zure adiskide (Jainkoari eskerrak) desmitifikatu honek. Luis Mitxelena».
[483] ARESTI, G.: «Mugak» in ANAITASUNA (1972), V.15eko 14.ean.
Muga hauetaz, Mitxelenak: Zergatia «ez da beti, ezta gehienetan ere, erraz erantzuten». Adibide hauxe jartzen du: «zortzigarrena: Ez ezakezue euskaldun haurrik ikastola: eskola ezakezue». (MITXELENA, L.: «Euskal Literaturaren Kondairarako Oinarriak» in Euskal Linguistika eta Literatura: Bide Berriak. Bilbo, 1981, 279-299.etan)
[484] ARESTI, G.: «Malgizonen abenturismoa» in Euskal Literatura 72 (157-180.etan).
[485] ARMENDARITZ: «Euskal Literatura 72» in ANAITASUNA (1973).I.15eko 7.ean.
Testu hau saritu ala ez saritu Juan San Martinen oharra: «Euskal Literatura 72. Izenburu hau daraman liburuak, 184. orrialdean, honela dio: "Obra hau 1971.go Agora sarira presentatu izan zen. Juradoak (Roque Arambarri, Antonio Arrue, José Antonio Loidi, Juan San Martín, Antonio Zavala) saria 'desierto' deklaratu zuen".
Auntza hil, ezta gero auntzaren gaberdiko eztula. Baina egile "kupidagarri" horrek jarri gabe utzi duena, zera izan da: Egile zintzoak, diru beharra zuelako, juraduko bati eskatu ziola saria berari ematen ahalegintzeko, eta hala ere, estudiante gizajoaren eskari hau aintzat hartu gabe, saria "desierto" deklaratu zuten. Halakorik!» (Ik. SAN MARTIN, J.: «Euskal Literatura 72» in EGAN (1985), 5-6).
[486] Conf. In ANAITASUNA (1972), XIII.30eko 2an.
[487] DEUSTUAR: «Deustuko Unibertsitatean» in ZERUKO ARGIA (1972), XII.31.7.
[488] MITXELENA, L.: «Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe» in ZERUKO ARGIA (1973), I.14ko 2an. Debate guztia ikusi nahi duenarentzat: HARANBURU-ALTUNA: «Mitxelenaren tristura» in ANAITASUNA (1973), II.15eko 8-9.etan. MITXELENA, L.: «Iparragirre abilla dela askori diot aditzen...» in ANAITASUNA (1973), III.15eko 8-9.etan. ARESTI, G.: «Peru Abarkaren alienazioa» in ANAITASUNA (1973), V.15eko l0.ean. MITXELENA, L.: «Liburu berriak» in ANAITASUNA (1975), II.15eko 9-10.etan, eta LETE, X., ZELAIETA, A., LERTXUNDI, A.: Xabier Lizardi. Oñate. 1974.
[489] Alcázar de Toledoko etxeagatik esaten du, itxuraz: Kutxaren mailegua garbitu gabe zeukan. Eako etxea ez du abuztuaren 19a arte hartzen.
[490] Ik. IBARZABAL, E.: Koldo Mitxelena. Donostia, 1977, 169.ean.