Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Orixe saria. 1962
1962ko udan Barroeta Aldamar kaleko gurasoen etxea utzi eta Basurtuko General Dávila kalera doa bizitzera Gabriel Aresti, hots, emaztearen «oilo lurrera» [137].
Irail honetan Orixe saria irabazten du. «Gabriel Aresti hasten zuen Alfontso Irigoienek bere kronika Orixe zanaren gorazarrez ipiñitako poesia sariaren irabazle. Ainbat lan artu ziran sariketarako eta erabakia artzeko juradu bat izendatu zan, jaun auek osatzen zutela: Antonio Arrue, Antonio Maria Labayen eta Jose Antonio Loidi. Lanak zeatz irakurri ondoren erabaki au hartu dute: Lenengo saria Gabriel Aresti-ri ematea Harri eta Herri titulua duen poemagatik; bigarrena Jose Maria Aranalde-ri, Jainko aurpegia gurean lanagatik; eta irugarrena Lukax Dorronsoro-ri Bizia obragatik.
»Sariak iraillaren 29-an, igande egunez, eman ziran Tolosan-n» (...) [138].
Harri eta Herri Gabriel Arestiren obrarik ezagunena, agian 1962rako egina zeukan, nahiz eta ez argitara eman 1964ra arte.
1962ko irailean bertan Gabriel Arestik eta Meli Estebanek bigarren alaba izan zuten: Guria, irailaren 19an jaioa [139].
[137] Meli Estebanen «oilo-lurrera» etorriz, Gabriel Arestik emaztearentzat «etxeko» diren bazterrak ezagutzen ditu: Basurtu, Karamelo, Karamelope, Kobeta, Jardin Txikarra, Basurtuko andra potrodunak... Ik. ANSO, Martin: «Bilbon barrena Gabriel Arestirekin, poeta hil zeneko hogeita bosgarren urteurrenean» in GARA (2000), VI.5.37an.
[138] EUSKERA (1962), VII.361.ean.
Itxaropenako lehen edizioak ez zuen zentsurarik jasan. Bigarren edizioa egiterakoan, «Su contenido es aceptable. Minimizando, puede hacerse la observación a lo subrayado en la pág. 85» idatzi zuen zentsoreak. («Egun da Santimamiña» kantaz ari da: ik. ARESTI, G.: Harri eta Herri. Susa, Donostia, 1986, 209.ean).
[139] Guria izena honelaxe legitimatu ahal izan omen zuen: «Beste alaba bat badadukat, izena badago hautatua: Guria, hortik eztakit nungo Santa Guria bat dagoelako. Holako tranpetan ibili behar dugu, libertatearen aurkientza honetan. Jainkoak barkatuko gaitu!». (Tauerri Arestik, 1961.IX.21ean).