Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
La Concordia
Juan Mari Arestik komentatua da, Gabino aitaz ari dela: «Lo que tuvo que tragar con la evolución de Gabriel». Izan ere, La Concordiako tertuliara joaten zen Gabriel Aresti bere anaia nagusiago Juan Marirekin batera, eta eskutik. Hementxe has zitekeen Aresti materialismoaz eta sozial arazoez gehiago kezkatzen. Vidal de Nicolásen ustez, Blas de Otero eta Curros Enríquezen eragina oso handia izan zen. Juan Mari anaiak ere berdin uste du, Curros Enríquezen influentziari buruz betez ere.
«Gabriel La Concordiara etorten asi zenean dio Nicolásek bilinguala zen. Nik behintzat kondizio horretan ezagutu nuen. Guretzat, jakina, mutil gazte bat genuen. Ba genekien ze estudio egina zegoen. Haugatik, zurtz eginda eta aho bete haginez uzten gintuen hark astetik astera egiten zuen aurrerapenak. Nik uste gauak eta gauak egiten zituela irakurten. Klasikoen poesiak erdi buruz ikasten zituen eta han, publiko haren aurrean, botatzen zizkigun, sarritan frantseseraz eta ingeleseraz.
»Gabriel, bortitza, sutsua eta tematia zen, itxuraz eta azalez behintzat. Zazkarra esango nuke nik. Baina, noblea, egia-zalea... Kultura bere kontu, ahalegin handiz eta presaka lortutakoaren antza ematen nion. Haren memoria, ostera, neurritik kanporakoa zen.
»Nere ustez, Martin Arrizubieta apaizak, orain Córdoban dagoenak, eta nik eraman genuen Gabriel marxismoarekin interesatzera. Gezurra badirudi ere, D. Martin izanen zen aurren haziak erein zizkiona. Eta marxista egin zen, baina "sui generis". Behinik behin, ez zuen uste marxismoaz kanpo euskal arazoentzat soluzio posiblerik zegoenik» [42].
[42] Euskaratzen zituen haien zatiak, seguruenik. Informazioa, ahoz emana.