Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
POEMA BATEN CURRICULUMA
SORRERA
Elurtzan zain egotearen akidura.
Utz iezadazu beste aldera pasatzen
eta zu batzen
hesi bateko taketak bezalako lerro motzetan
edo ostarkuko sugearen antzeko lerrokada malgutan.
Arrakalatik zelatan egotearen akidura.
JAIOTZA
Nire begian jaioarazten ditut zure begiak
pentsamenduaren dorpezia erdeinatuz.
Kliska eginda zirriborratu behar zenituzke
koherenteak ez diren zeinuak
posibilitate infinituen sistema honetan.
Zure nini berriak galdez ari dira
nire irisaren tankeraz.
Erantzun bakarra dut: kristala, datarik gabe.
GARAPENA
Zure ahoa nire bularreko paperari diktatzen.
Zure biloa nire ilearen glosak laburbiltzen.
Zure zukuak nire sexuko tinta azpimarratzen.
Zure hatza kolkoaren aurkitegia seinalatzen.
MINTZOA
Adar-hostoetan ugaritzen den zuhaitz lerdenarena.
Lata zaharra eta arratoitzarra flotean diren potxingo uherrarena.
EZAUGARRI OSAGARRIA
Metapoeman metatu ohi ditut nire metak, temak eta mitemak.