Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
ERESI BAT BESTE MILIA BATENTZAT
Deika dauzkat.
Emily Dickinson
Zein ote da ahoisilaren zoria? Legedia eta azal horia.
Infernuan piztuta dago zuzia: ezkutatu testu guztiak.
Zuri ondra, zuri eresia…
Praxian datza estasia.
Bai giltza-porra lodia aitaren etxeko hobian!
Zein ote da amestiaren sasia? Izerdi eztia eta adur gazia.
Lauskitu du ortzia oinazturiak, maitezaputzaren ziriak.
Zuri ondra, zuri eresia…
Absentzian da esentzia.
Zigortuta belarria, bularra zaizu harria.
Zein ote da bakartiaren saria? Tinta beltza eta dolu zuria.
Zerutik jaitsi berri zaizun ogia agudo jango du txoriak.
Zuri ondra, zuri eresia…
Ondo hezien tesia.
Lantzurdak hartu lilia. Heriok kuku, Milia.