Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioak
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

POTXINGOA MOILAN

 

 

Zeure buruari begira zaude potxingo batean, eta ostadarrak apaintzen dizu aurpegia. Paradisu zahar batera zaramatza gasolio-aztarnak.

 

Argiak atzenengoz atera du mihia zure ektoplasma uretan ezabatu orduko. Barrenean ikusten zara, lore artean istripua onarturiko Ofelia bat bezala.

 

Eztabaidan zabiltza guardasolaren muturrak zure islari diktatzen dizkion zirkuluekin.

 

Iletargiak atoian dakartza eguzkitan sendatzen jarritako potinak, galipota, hondarrean utzi eta hondarrak jandako oinatzak, algen usaina ilean, kresalarena gonan.

 

Arraunez mintzo den abesti bat diozu surmurka.

 

Zure ninian endredatu zenean izurde hil hurran haren ninia, horrek iragarri zituen betiko zure zoriak: “Hatsarekin puztuko duzu bela. Purpurinaz jantziko arrankilak”.

 

Belarriak estali behar dituzu marinel baten ahots hilgarria ez aditzeko.

 

Pinturaz zipriztinduriko galtzada-harriak, festarako makillaje-laginak. Mahoizko amantalak balkoietan, ezkatak lentejuela. Norai ugertuak, karroza mugigaitzak.

 

Estrepu bi dauzkazu eskuturretan, ezerezari lotzen zaituzten berba minen txikotak.

 

Zergatik ez zenuen ikasi amuekin olgetan? Arrainen noblezian sinisten zenuen horri karrakatzen dabilzkizu bihotza, botanika-formula berriak ikertu bitartean.

 

Dzingoan arrantza eginda, zeure burua atera nahi zenuke putzutik.

 

Baina hariak palt egiten dizu.

 

Eta irudiak ihes.

 

Eta ur hustuak urruntzen uzten zaitu, portuan aurrera, errautsezko bidean.