Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
ITXI ATE HORI, MESEDEZ
Ate bat dabil danbadaka.
Hau guzti hau pelikula eskasa izan da,
luzea bezain liluragarria.
Zaletu nintzen zure eskua ilunetan sentitzera
eta tapizeria merkearen igurtzira.
Aforismoen egarriz zeunden.
Debalde ekartzen nizkizun makinatik.
Gure gauzak, palomita galduen antzera,
han-hemen barreiatuta geratu dira.
Betazalak busti ditut wcan, zu ezabatzeko:
itsatsita zauzkat zeluloide errea bezala.
Hilezkor bihurtu zaitut, that is the question,
M., O. eta abar izendatuta.
Amaierari itxaron gabe alde egin duzu,
neure heroi txintxoa, moai izukaitza.
Xehetasunetan sartu gabe:
kapa gorria baino ez zenuen falta. Egizu barre.
Ezin dut nahi jarrera apalik hartu erabat eta betiko.
Odolbatua ez zait urtu. Eta ezin dut gehiago sakondu.
Pasillo-muturrera heltzen zarenean,
pentsa ezazu nigan onguraz,
zenekien eran,
eta itxi, mesedez, atea.
Mikel Leturia, in memoriam