Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
ZENBAKI TRANSINFINITUA
Alf Layla wa-Layla,
mila gau eta gau bat
egongo gara erne, Xerezade,
Ekialde eta Mendebalde.
Ez dut nahi txadorra,
ezta ere turkesak;
bai olibondo-adarra eskuan,
Sophie Gengembre A.ren kinua.
Gaua sargori da
hiltzaileen etxean.
Esan zure kondairak, neskatila,
odola eta kea nahasita.
Alba izpiltzear.
Indiatik aldrak datoz,
herriko erresiñolaren legera,
beren gauzak zuri azaltzera.
Alf Layla wa-Layla,
jeinu, lapurrik gabe,
zenbaki bat izango da bakea
eskuz esku zure bazarrean.