Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
LA PLAGE DE DIEPPE
Dieppeko hondartzan,
gorpuek, ontzi eta tanke suntsituek
bistara utzi zuten lazkeria.
Haitzetatik, bajak eragin zituen etsaien suak.
Soldaduek ezin izan zuten hareatza zeharkatu.
Eva Gonzalesek hemeretzi modutan
kontatu zuen plaia hori
pastel tonuei isuri zaien kadentasunez
ehun urte lehenago,
erditze-sukarren ondorioz hil aurretik.
Dieppe, leku-izen bat,
karta sorta baten moduan
nire elkarketa-joera banatu eta batzen.
Batzuetan, eszenatokiak
trangatuta geratzen dira
beste gatazka batzuk abiatzen diren tokian.