Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
WENDYK ZUBI BATETIK SALTO EGIN
2018KO EKAINAREN 3AN
Aspaldi utzia zuen Wendyk Sekula Betiko Lurraldea, eta Peter Pan trankil zebilen surf eta skate jolas berriak asmatzen haur galduentzat, bere bikientzat.
Urrun jada, Wendy, kamisoien andremaistra, gauero azaltzen zen leihora autoprotesta egitera: “Koralaren eta algen jonki ostia bat naiz!”. Izaretan baziren oraindik huskeriak: maskorrak, hegaztien lumak, hazia.
Eta Wendyren bagina jarioka hasten zen ametsetan. Eta esnatzean, arrazoiaren zartailuak adina ekartzen zion gogora: “Agortzear duzu berpizteko denbora… Independentzia nire arimarentzat! in de pen den tzia!”.
Ispiluari aditu eta ez zuen bere burua ikusten. Nor zen ez ahaztearren, ingerada birpasatzen zuen uraren kontrako errotuladore ezabagaitzez, odola arpilatuta, fardela tarratatuta, bataio-agiriak erreta.
Wendyk beste aldera igarotzea zerabilen buruan: “Aliceren modukoa banintz, hori bai hori! Ispilu, ispilutxoa: urrundu nigandik kaliza amaibakoa”. Nola ezabatu xiringakaden markak, nola haizatu sits-hautsa.
Terapeutaren epaia gogorra zen beti ere: “Ez duzu ikasten hitzetan kokatzen. Kopiatu ehun bider exorzismoa: ez-dut-peter-maiteko-berak-inoiz-maite-izan-ez-nauelako-eta-nik-hori-banekielako. Pilula barik zigortuta!”.
Ez pilularik, ez tiritarik, ez tilarik Wendyrentzat. Builak zoratu beharrean dauka.
Akabuan, pausoa luzatu eta salto egin du hutsera. Zubitik amildu da biharamunaz ezer jakiteke.
Eta ez da hil, arnaska ari da oraindik ere.
Miramar, Valentzia, 2018ko ekaina