Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioak
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

ZAZPI EMAKUME
ZORTZIGARREN BIDAIARIAREN AURKA

 

 

Nire lurra beste bat da.

Ahanztura hasi da.

Eduardo Moga

 

 

Zure Nostromo ontziak alerta-seinaleak sokorru-seinaleekin konfunditzen baditu, ez egotzi errua zeure buruari: inork ezin izaten du sumatu izu-laborrizko pelikula bat hastear denik nebulosa irisatuak eta planeta eraztundunak dantza librean dabiltzan espazio sideralean. Azken finean, inbasio-kontuetan berdin da 2122. urtea edo Viktoria erreginaren aroa izatea.

 

Telefonoak jotzen badu, ez hartu. Aliena belarritik sartzen da xuxurlada batean. Igarri gabe gauzatzen du okupazioa. Hala ere, umotzen denean —zizarea, piztia, gauza hori—, bortizki ateratzen da bularretik. Baliteke jarraian nonbait ezkutatzea: almohadaren mamian, brikolajearen maletan, argazkien albumean. Kreaturaren odola azidoa da eta argiaren kableak marraskatzen ditu. Ilun hutsean geratuko zara.

 

Hori gertatuz gero, zoaz aginte-panelera, hartu kontrola, tekleatu: “Ez zara nire baitakoa. Ospa!”. Ezer ez esatea welcome baten parekoa da, enjoy baten baliokide. Xenomorfoa menderatu behar duzu. Kontuan izan, desokupazioa ez da erraza: leherketa bat da, mutilazio bat da, abortu bat da. Androidea izan nahiko duzu oinaze hori jasan ahal izateko.

 

Zu ez zara Ellen Ripley tenientea, zuk ez dakizu saskibaloian.

 

Zazpi neska marinek banatuko dituzte sostengu zereginak: paseatzera aterako zaituzte, mukiak kenduko dizkizute, top secret agiriak eskaneatu, errezetak luzatu, orraztu egingo zaituzte, galaxiako astro nagusia —zu— seinalatu. Ahizpa deituko.

 

Izan eroapena: izakia aterako da kanpora: garaipenaren uhara hedatuko da unibertsoan zure atzean.

 

Eta, orduan, sar zaitez berriz hiperloan eta sakatu botoia: itzulera. Helmuga? Lurra.

 

Azken oharra: gomendagarria katua edukitzea.