Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
DISTANTZIA
nire bizitzatik erretiratu naiz
hiri batetik bezala
lurrikara ez behar bezain bortitz baten ondoren
Letitia Ilea
Distantzia da nire lekua.
Nagoen tokian airezko zutabeen gainean
pausa ditzaket nire barrukiak
eta ttu egin sasijainkoei.
Haien ahotsek harramazka egiten didate atzetik
loreak landatzera jartzen naizenean
edo aurpegia haize alde duen ubarroiari so egitean.
Hemen askatasunaren baliokide dira
hesteetako mina,
zapatu iluntzea leihotik begira,
hezurren krakada konpainia-piztiarik gabe,
Lachesis Mutus zaporeko arnasa geldoa,
asfaltoan zapaldutako tximeleta zuri-beltza.
Euriak ezabatu egin du nire argazkia bazterretan
(horrek esan nahi du lagunek ez nautela aipatzen
eta azkenerako denok sinistu dugula
inoiz ez naizela izan).
Hor kanpoan,
esferen valsak Vienako tiobibo-soinua dauka,
baina norentzat da melodia hori?
Infernua bakarka sekula zeharkatu ez edota
itzulbidea abiatu orduko prestatzen dutenentzat.
Nik neure buruarekin egiten ditut biltzarrak
hitzek pagamendua eskatzen duten gela hutsetan:
wanted, wanted, wanted.
Bihotzean zepoa eta garunetan izarrak,
ausikika ari naiz hausten hariak nahiz kateak,
oroit dudan zorionaz zer egin ebatzi bitartean.
Distantzia da nire lekua orain.