Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
PANDORA DA ERRUDUNA
Pandora da erruduna.
Zorigaiztoa askatu zuen mundura
futbol-zelaira baloia bezala
edo azeria oilategira.
Zenbat itxaron zuen kutxa ireki orduko?
Zerk bultzatu zuen: jakin-minak ala
autoestimuaren mugan kukutzen den oldarrak?
Hilkorren irudira buztin-urez taxutuari
agindu adierraza eman zioten: “Ez ireki”.
(Ebari bezala: “Ez jan”).
Eta bistan da
zitalkeria giza arimaz jabetzen hasten dela
emakume batek desobeditzearekin batera.
Berak abiarazi zuen atzerakontua.
Hari zor diogu gaitzekin bizitzen ikasi beharra.
Gaitzek forma ugari izan ditzakete.
Adituen zeregina da horien zirriztuak deskribatzea.
Besteak beste, nire ekarrialdi poetikoarena.
Pandora, ez ezazu begiratu beste aldera.
Izorratuta gaude.
Eta ez daukagu aringarririk zure minduran.