Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
ATARIAK
Kontuz ibiltzeko esaten ziguten, pittin bat deskuidatu orduko gizonek gauza txarrak egingo zizkigutela. Abisu horrek estoldetako uraren soinua zeukan, zerbait zikina eta iluna, basoko bidezidorrak bezalakoa. Hala ere, gure ahoetan pausatzen uzten genion kilikaduraren likitsa sentitzeko.
Atarietan, bonbilla mengelen azpian etzanda, ipurmamiak zeharkatzen zizkigun harlauzen gogortasun hotzak, eta hankak estutzen genituen bata bestearen kontra, perla arrosaren distira aurkitzeko. Paparreko lapak aztertzen genituen. Koilaratxoak miazkatzen.
Gero, galtzerdiak altxatu eta arineketan abiatzen ginen kalez kale, eskolako liburu-zorroa airean. Gure belaunak uso fidaberak ziren; ileko txoriak, amu desiraz beteak.
Eta ez genuen txintik esaten. Egunei joaten lagatzen genien inori gu ukitzen uzteko sasoia noiz etorriko.