Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioak
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

BEGI GORI BATENTZAKO LO-KANTA
HOGEITA ZAZPI HAIKUTAN, MORE OR LESS

 

 

Gau logabea:

betazaletan orratz

argi mehea.

 

Asteroide bat

begi-zulo zuloan

din-dan boleran.

 

Dena bat beti:

mina minari deika

gizon aurpegiz.

 

Ohatze hutsa.

Musu haien aztarnan

pil-pil mamutxak.

 

Andre hautsia,

eskuin begia erne,

txori geldia.

 

Laztan zauria:

goiz-alban horren ertzak,

pazko gorria.

 

Gorputza guri:

bularretik ihesi

bi ipurtargi.

 

Brisararentzat,

suturaren josturak,

parpaila zutak.

 

Egunsentia.

Perla more odoldua

zure ninia.

 

Berriz galdua

zure ezker begia?

Lelokeria.

 

Tramadol, erdu.

Patxoa, kortisona.

Jantzi hegal onak.

 

Tximeletari

ez zaio egun bat aski.

Itxaron zazpi.

 

Etxea isilik.

Paper mututuari

arkatzak zirri.

 

Liliumen hautsa:

urrezko betileak

mahaian pausa.

 

Nora ote doaz

kalatxori hiritarrak?

Teilek dardara.

 

Euri eta euri.

Azalearen hotsak

tristura ateri.

 

Orain haizea:

gurma artean kantua

kurkuiluena.

 

Ez da mundua;

bakartze alu hau duzu

bide galdua.

 

Hotza, bai, hotza,

kolkora batu duzun

adio-poltsa.

 

Ai, pago makur!

Ustela enborra eta

orriek agur.

 

Luma urdinak.

Gorde da oskilasoa.

Negar basoak.

 

Errepikatu:

“Itzala ortzimugara

ez da hedatu”.

 

Badoa eguna,

bekain bien zubia

zeharkatuta.

 

Gordin izarrak.

Bisutsak estaliak

urrats zaharrak.

 

Oinazturia.

Pupuan trapua eta

olio horia.

 

Lo-lo, umea.

Goxatuko zaizkizu

mailatuneak.

 

Ikomelautxu,

mihura atean duzu.

Aleluia zu.