Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioak
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

KASANDRA OPTIKA

 

 

Maite dut zure izena, Kasandra, zure izenaren esanahi zalantzazkoa: gizonak endredatzen dituena.

      Eta errespetua ere badizut, zutaz bertsio franko dagoelako.

      Zutaz esaten da umetan tenpluko sugeak belarrietatik sartu eta zupa-zupa egin zizkizutela, eta horregatik jaso zenuela etorkizuna entzun eta asmatzeko gaitasuna. Animalien hizkera ulertzeko kapaz ere ba omen zinen.

      Zure izena aproposa litzateke audifonoen eta antiojoen denda bati jartzeko. Zentzu errealean eta metaforikoan diot: entzumena eta ikusmena zuzentzea lehentasunezko premia dugu mundu badaezpadako honetan, baita espezie orori arreta egitea ere.

      Baina a zer frustrazio barnebiltzen zuen zure ahalmenak! Zure senaren taupada ez zuen aditu nahi izan boterearen taupotsak. Dakigunez, sinesgogorkeria estrukturala klasiko bat da.

      Zuk iragarri zenuen erasoa; lehortea ere bai, gose-denboraren ataria; abisatu zenuen jendetzak ihesean ibiliko zirela hatuak hartuta Vietnamen, Sirian, Ruandan, Balkanetan; haurrak hondakinen artean jolastuko zirela pitxietan. (Oker ez banago, oraindik hasi ez den beste barbarie bat ere aurreikusi zenuen: Hego Amerika osoa hartuko duen gerra, arma nuklearrak almazenatzeko karrera berria).

      Polikiago joango naiz.

      Apolok ahoan ttu egin zizunetik berarekin oheratu nahi izan ez zenuelako, zure ahotsa madarikatuta geratu zen. Hutsera bota zituzten zure ikusle-dohainak ezerosoa zinelako. Nire ikuspuntutik, soziologo borrokalaria izatetik psikologia klinikoaren kasu paradigmatikoa izatera pasatu zinen.

      Umekondo arraioa! Zoranga ezezkorra!, egiten zizuten burla. Histerikoa!, esaten zizuten barreka.

      Familiak giltzapean sartu zintuen. Eta Troia jausi zenean —ez zenuen alarau gutxi egin gainean zen tragediaren berri emateko—, han dator Ajax eta bortxatu egiten zaitu, non eta Atenearen aldarean bertan. Historia josita dago konkistatzaileen logikaren arabera brageta segituan irekitzen duten gerlariz.

      Dena den, jainkosak ez zuen onartuko zu gerra-saria izatea horrela, besterik gabe. Zerua urratu egin zen lihozko oihala bezala, halako eran non ekaitzak hondora eraman zituen atzerritarren ontziak. Horra hor mendeku solidarioaren eredu bat.

      Baina itzul gaitezen zure arazora.

      Nik gustukoak ditut etimoak,  Kasandra, eta horregatik dut gustukoa zure histeria ere (histeria eta historia).

      Latineko maisuak esplikatu zigun histeria emakumeen gaixotasuna dela ezen, izatez, hitz hori grezierazko ύστέρα (irakurri hystero) formatik baitator, eta umetokia esan nahi du, umontzia, uteroa.

      Wikipedian irakurri dut Hipokratesen garaian uste zutela umontzia organo mugikorra zela, gorputzean hara eta hona ibiltzen zena, eta bularraren parean kokatuz gero aje ugari sortzen zituela: arnasestua, dardarizoak, bero-unadak, neurosia, insomnioa, likidoen erretentzioa, buruko minak, apetitu falta eta abar.

      Viktoriar garaian, berriz, adituek edozein gaitz identifikaezin sartu zuten histeriaren zakuan. Aipagarriena, “arazoak sortzeko joera”. Sinplifikazio ezin praktikoagoa. Kontuak kontu, eta orain azaltzea luzeegi joko lukeen arrazonamendu batzuen ondorioz, emakumeen orgasmoa paroxismo histerikoa zen.

      Zer edo zer asmatu beharra zegoen histeria gutxitzeko (medikuentzat umiliagarria zen masaje pelbikoak ematea; alegia, bezeroen genitalak igurztea klimaxa eragin arte). Halaxe sortu ziren irtenbide alternatiboak, hala nola gailuak.

      Iragarkiak ikusi ditut antzinako egunkarietan. Aurreneko bibradorea Frantzian erabili zen, 1873an, non eta zaharren egoitza batean (xehetasun horren ildotik, zure izena, agian, optika baterako ez ezik, egokia litzateke kontsoladore marka gisa ere).

      Barkatu, Kasandra, jakintsuetan jakintsua eta zoritxarrekoetan zoritxarrekoa. Espero dut gogoeta hau ez iruditzea sakrilegioa.

      Urruntzen ari naiz eskola-lan honen xedetik. Helburua zen pertsonaia mitologiko bat aukeratu eta gaur egunera ekartzea; mitoaren aktualizazioa, dotore esanda. Uste dut lortu dudala, partez, paralelismoei esker. Gainera, enfoke originala ematen saiatu naiz: solasarena, lagunetik lagunera, bigarren pertsonaren erabilerak nabarmentzen duenez (hirugarrena, narratzaile orojakileena, ponposoegia litzateke espazio hain komunez jarduteko).

      Ea zer nota jartzen didaten.