Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
LA FOLLE
Aldapan gora nindoan talaiarantz. Min ematen zidaten garangorri alferrik galduek. Zer basurdek harrotu ote zuen basatza arraun zaharrak halako adarrak zeuzkan pagoaren oinetan. Nonbait behar zuen zeruak, ubarroiz beteta; eta itsasoak, izurdez. Ba omen zen nonbait iturri bat. Ba omen zen norbait deika. Eta nik ezin aditu. Taroteko zoroa lez nindoan, lurra herraz zapalduz munduak bere birak egin zitzan, baina ni jiratzeke, piztia baten haginak orkatilan.