Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

MATXARDA
Potocki palazioan korridoreak eta leihateak,
piano buztanduna, petit point alfonbrak.
Askoren artean, olio-pintura bat.
Paisaia oihantsua da, itzal-argiz nabartua.
Emakumeak biluzik ibaian atsedentzen.
Erdian zu ardatz, Leda.
Zisnearen mokoa matxarda bat da.
Gorputza, zakuto bat zure kontra.
Sekretu bat daukat zuretzat, diotsu murmurka.
Pintoreak lizun nahi zuen zure ahoa,
baina izua darizu.
Nik sinesten dizut.