Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioak
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

FORUGHEN PATIOA

 

 

Eta masailak geranioen petaloz

margotzen zituen neska-koxkorra

emakume bakarti bat da orain,

emakume bakarti bat.

Forugh Farrokhzad

 

 

Zenbat bider jaio behar dugu berriro?

 

Forugh, hemen ere elurra ari du, zure hilobi gainean bezala.

Agian, izpi zuriok ez dira elur-giloak, deslai utzi gaituzten aingeru miopeen lumatxak baino; edo zifrak, minaren koska zenbakaitzak.

 

Barkamena da ilbeherak gordetzen duen sastakai hori.

Barkamena da soka bat adarretik zintzilik.

Barkamena da somnifero-tutu tentagarria.

Barkamena da teilatu bat, tximeletak bertatik erroizteko.

 

Piztu dut kandela, edan dut nire ura, igo naiz nire mendira, garbitu ditut erraiak lixaz.

Neure buruaren karikatura bat baizik ez dut eskuratu.

 

 

Nola bereizi gatibutasunak?

 

Forugh, hemen ere beleak seinale-emaile, zure etxeko patio txatxartuan legez.

Zuretarikoa naiz, umetan azazkaletan dalia-hostoak itsatsi eta aldirietan anis-belarra mamurtzen zuenetakoa. Bada toki bat memorian.

 

Bakardadea askatasunaren plazenta da, idatzi  nuen.

Bakardadeak poesiaren lurra ongarritzen ei du.

Bakardadeak ez al gaitu geure izateari buruzko kontzeptu oker batera kateatzen? Bakardadeak arrangura jaurtitzen du sabelpetik.

 

Ez gara itzaletatik salbatzen: ardi galdua dabilen larrea ostentzen duen aldra da salbu geratzen dena.

Nire kartzelarako beste giltza bat baino ez dut aurkitu.

 

 

Izan dezagun fedea urtaro hotzaren hasieran. Benetan diozu?

 

Forugh, hemen ere desio dugu egunsentiaren biribilketa, Teherango 5. barrutian zuk beste.

Bihotzaren marruak diktatzen dizkigu sinesbideak. Trebatzea da eguzkiari egun on esatea, ikastea agur esaten.

 

Salam, bizitza! Dis-moi que tu es belle!

Bizitza, lagundu Simurgaren lurreraino.

Ez utzi ni kanpandorrean, bizitza.

Mamnoon, bizitza, jasanezinik ez emateagatik.

 

Mihura leihoan zirrika, zuhaitza salan dirdirka, jendea kalean irrika. Dena daukat ordenaren harian, dena eztanda egiteko zorian.

Zoraldi haien mineria besterik ez dut nabari.

 

 

Nondik trepanatzen dira hormak?

 

Forugh, hemen ere konkistatu genuen lorategia eta fruitua begietsi, arrakala hotz estutik zeure antzera.

Deabruak izarei tiraka hastean, himnoak asmatzeari ekiten diogu, dringili-drangala:  “Palmondoa goibel dago; goibel, palmondoa. Arratoiak zelatan; zemaika arratoiak”.

 

Bihar ederretsiko al ditu nire eskuak norbaitek?

Bihar izango ote dut beste sutondorik?

Bihar ere egingo al dit hozka antzigarrak?

Bihar beharko ote dut itzulbideren bat?

 

Mundu guztiak daki, mundu guztiak daki: ahotsa dugu zuzia, baina ezin erre hezur guztiak.

Grafitiak idaztea kaligrafiaz, horixe gure estrategia.

 

 

Noiz da matxinadaren iraungitze-data?

 

Forugh, hemen ere bor-bor dabil zerbait, bazarrera oihaletan edo Karunera iratxotan joaten zinenean legetxe.

Bizitza osoa bada bertso-lerro ilun bat, leiho bat gura baduzu argiari lotua… Ai, lagun bakar bakana! Itxaropenak txaplata ipintzen digu bularrean, eta biharamunean etsiak zoltzen zuloa.

 

Borrokatzea akigarria da.

Borrokatzea puntu kardinalak berrasmatzea da.

Alferrekoa dirudi borrokatzeak.

Norberaren tokiari errenuntzio ez egitea, borrokatzea.

 

Zirku honek mehea du olana eta porrotez mukuru dago. Har dezagun oxigenoa, eta goratu hatsa, bekokia apaltzea inoren errukiari edo ezaxolari armak makurtzea baita.

 

Lekeitio, 2020ko urtarrila