Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

PATOLOGIA
Isiltasunaren erpinak estimatzen ditugu,
paraje horiek non orrialde zuriek
silikonazko junturek legez jokatzen duten
gure ahalen eta emaitzen artean.
Tabernak ere beharrezkoak ditugu,
ezen, zalapartaren erdian,
edozein probak zapitxo koipeztuek beste balio baitu
bezeroen oinazpietan.
Seinale hau jaiotzatikoa da,
fabrikako akatsa erabilerak leundua,
definizio eta salbazio dugun
idazkeraren estigma besterenezina.