Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
FLOTEAN
Flotean utzi dut gorputza.
Ekaineko hodeiek udaren promesa iragazten dute.
Urpean boleroa egiten du paisaiak,
laminaria beluskarek, tamarindo antzeko belarrek.
Haitzetatik erauzitako muskuiluen markek
neure orbainak dakarzkidate gogora.
Hondarra hartu dut eskuan, eta askatu:
horixe da gure nahikarien xedea.
Atabaka bat da hondoa.
Hemen behean, norberaren tragediek ez dute muntarik.
Flotean utzi dut gorputza,
giza irudia jito mantsoan.
Ikaratu egin naiz, hain zaude geldirik,
esan dit gazte batek.
Eta igerian aldendu da,
besoak itsas txorien gisan.
Rio Bravotik mila eta seiehun kilometrora,
negarrez Rosa Ramirez:
seme-ilobak ahuspez ibaiko basatzan.
Vatikanoko belaunaulki damaskoz jantzian
Frantzisko Lehenengoa otoizka,
andante contenuto bat dohakabeen alde.
Babiloniako harresietarantz martxan
ehunka gerraritxo,
zigurata babesteko burdinazko uhala.
Palastaka noa ur ertzeraino, lantsu.
Nora alde egin duzu, John Wayne?
Zu ikustean altxatu egingo dira erregeak.
Eta eguzkiak kalma zuria irmotu arren,
zeruaren pisua nabari dut sorbaldan,
gris, huts, sor, mehatxukor.