Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
OTOITZA
Mary Blair, zeruetan zarena,
dohatsu izan bedi zure izena.
Etor bitez inon ez diren uneak,
toki bila baitabiltza albumean.
Egin zen zure nahia: psikeak grabatzea
burdinaren ausikiak zura bezala.
Eman zenigun eguneroko ogia:
kristalean diamantea ikusi gure begiak.
Suspertu zituen zure su-lamak
inperfekzio-sentiera eta zaputzen zama.
Barkatzen dizkizugu albo-kalteak:
erreinu anbiguo orok ditu mesedeak.
Baina orain agur, Mary Blair gaztea:
Aleah Chapin-en bandokoak gara.
Hiperrealismoaren debozioan datza gure etika,
zahartzaroaren fisika, kimika eta estetika.
Atera gaitzazu gaitz guztietatik, izan naturalak,
estralurtarrak, militarrak edo paranormalak.
Eta bedeinkatuak zure koloretako arkatzen fruituak:
Errauskine, Alizia, Peter Pan. Amen.