Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

ARRAZOIA
Zergatik ekin?, galdetzen dizute oin-zolek.
Urtxintxaren intziriak bezala,
durduzaz jartzen zaituzte ideiek.
Ukitzean, labezomorroek lez
egiten du krak formaren oskolak.
Nola komunztatu gau-lorea eta pipia?
Metal-ura aterata muinetatik
dualismo lehiakorrak alboratzeko.
Betileetan nekea kimutzen zaizu
boligrafo agorra hozkatu bitartean.
Ez da inoiz itsasoa agontzen zure apatxen azpian?
Hor daukazu, akaso, zergatia.