Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
ATXABITXIAREN OBAUBA
Merke atera zaigu eskuko telefonoa.
Guk ez dugu galdu zapirik gauean, ez gaitu ikusi gorilak lasterka gauean, ez dugu zoztor egin harritzan gauean. Ez gaitu irentsi gauaren zintzur estu luzeak.
Txipiritona itsua sastraka artean,
ez ezazu egin, arren, negar oihanean.
Mundua martxan jartzen da zure zauritik, baginatik zintzilik duzun hestetik. Badatoz saiak koltan-meatzetatik, xispa zutik.
Geure maite polita, zelan zara bizi,
odolezko adabaki, Oparreko bitxi.
Tarzan ez da sekula itzuliko. Belgikako Leopoldo Bigarrena, zure lurra urrezko arrautza bihurtu zuena, bizi da oraindik ispiluan barrena.
Loa-loa txuntxurrun, masustondoa hutsik,
ez dugu alferrikaltzen on-itxura gutxi.