Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
GUTUNAK
Gure amak ideia bakarra zuen buruan, bizitzeko arrazoi bat besterik ez: haurrak salbatzea. (…) militarren uniformeei erreparatuz gero, itolarrian etortzen zen etxera, esanez: “Twajwemo —ez gaude bakarrik—”.
Scholastique Mukasonga
Keinuari adi daude lasterka hasteko.
Amak prest dauka gordelekua txarakan,
sotoan, basoan, leizean, zumeen artean.
Akazia baten oinetan jaioberri bat agertu da;
adarrean, ama urkatuta. Ezin izan du jarraitu
sekula kentzen ez den nekea aldean.
Nor ari da deika? Noren ezpal zarete
Ida, Nala, Fudo, Hine, Fatimah?
Non da maan, mami, umama, umi, ama?
Amak gutunak idazten ari galdutako umeentzat:
“Atzetik esku batek ukitzen bazaitu, ez jiratu,
heriotzarena da eta”.