Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
ERAISTEA
Ireki dut berriz lore-baratzeko atea.
Betiereko larrazkena isuri zaigu
mahats mulkoen artera.
Ukitu gabe biluztuko zaitut gaur:
orain ez daukazu gorputzik.
Makila pertxentari askatu diot
zurea zen alkandora narrasa.
Ez dauka zure usainaren kutsurik;
oihalak bai zure masailen antza.
Lixibatxoa egin dut,
kutunki lisatu, almohada-azalean gorde.
Nire logela bihurtu den harpean,
Hipnos eta Tanatos dadoetan, ero.
Ez naiz zure alarguna;
soilik lili arraro pozoiduna.
Ezin zaitut zitroi-urez garbitu ostiralero.