Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
LXIX
Khantore bat herritik aphirilan emanik 1
(Nafarroakoa)
Khantore bat herritik aphirilan emanik,
Tristeziak harturik nago bihotzaren erditik;
Urzo xuri bat galdurik begia nago ilhunik.
Urzo xuri ederra hatsa duakek behera.
Jiten nitzauzu nere phenen zuri deklaratzera;
Zu zira ene barbera, har nezazu sendatzera.
Sinhets nezazu fedian erraiten dauzudanian:
Zu baizikan bertze maiterik nik eztudala mundian,
Zer probetxu ordian ez dute nahi etxian.
Etxekuen kontra juaitia ez nuke nahi maitia;
Etzinukeia nahi orano hobeki informatzia;
Hurrundanik jakitia zer duten borondatia.
Zuk bezainbat phena segurik, sinets nezazu, badut nik,
Guk alkhar maite izanagatik zer probetxu du hargatik;
Badugu bertze nausirik guk obeditu beharrik.
Oihanian eder arbola, ni enaitake kontsola.
Bihotzetik ekhartzen dizut nigarrareki odola.
Ni ez naiteke kontsola: hilik ere ez dut axola.
Jaunaren graziarekin orai badugu zer egin:
Bihotzetik erraiten dauzut, phena handi batekin,
Espusatzekoz zurekin samurra niz ene jendekin.
Amodio berria hainitz da trunpagarria!
Zure gatik utzi izan dut nik leheneko maitia;
Orai orotaz gabia desiratzen dut hiltzia.
Ene maitia, zu ere etzitela hasarre;
Egia da eman nauzula, neure buriaz bai fede,
Phena dut eta dolore ezin bertzegin halere.
Izanagatik mundia gutaz enbrasatia,
Ez da kunbeni eri dakizun hortaz ezpiritia.
Indazu sendimenduia balin bazira fermuia.
Urzo o eztia! Mintzazale eijerra!
Gu algarrekin akort bagira nik ezdut bestez axola,
Idukazu fedia, mundian paregabia.
Behar gira beiratu, zein gure bider segitu,
Zure eta en'izaitia, Jainkoak du permititu.
Huntan oro akabatu, adios, beraz, barkhatu.
[1] ODS / AB, ff. 35-36. Ariel 30. zenb. 1845eko apirilak 27: Dialecte navarro-labourdain. Amour et devoir. Urzo xuria. Bertsomoldea: A 15 A 15 A 15.
Eskuizkribuko aldaerak: 1.1. Khantore bat herritik. Michel, 295-298. Ahairea: Luzaideko Argiña baserriko Michel Caminorengandik Aita Donostiak 1944an jasoa.