Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
XXIV
Zer egin zare koplari zaharra 1
(Lapurdikoa)
Zer egin zare koplari zaharra,
Gure andderen xaxari suharra,
Zure antzearen eta donuaren
Behar handi ginduke, hemen gaude eske,
Hel bada arren.
Donibaneko panpina berriak
Zu entzun nahiz daude egarriak.
Gure bezinoak, Zubiburukoak
Ez dauzka gutiago gure aditzeko
Hirrits handiak.
Herdoildua dut, diozu, antzea,
Ahantzi nuen kopla moldatzea,
Haren xerdentzeko eta zorrozteko
Ezta ez Bergararik, ez Gagne-petitik
Aski jakinik.
Egun bakhoitzak dauzu hornituko,
Erran gai franko bertsu moldatzeko.
Perma zaite, beraz, ez egon ikharaz,
Ordean zuri lana, hartzen duzun pena
Zazu pagaraz.
Horra Katixak non tuen ahantzi
Bere funtantxak bazterrera utzi,
Muthil bat bezala mandazain bat nola,
Buru-murritz dabila, ahanzten duela
Neskatxa dela.
Mairu-herrian ez, ez da ikusten
Guk mende huntan duguna miresten:
Han emakumea zahar bai gaztea,
Estalirik dabila, gogoan daukala
Bere idola.
Ifernuak, bai hark bakharrik du
Oraiko moda itsusia asmatu.
Nongo portaletek, nongo erretaulek
Hanbat dute eskandala ematen bai nola
Kristau-alabek?
Esku batean zakhutto bat dute,
Zeina Ridikul deitzen baidute,
Erran komuna da gure zaharrena,
Jabea irrigarri tresnek hau iduri,
Imasun propi.
Gure Zezili, oi, zer ikuskari!
Beso guzia dabila ageri:
Hezur puska batzu beltz eta hiratu,
Jitano bat iduri, hain da nardagarri,
Gure Zezili.
Orai, zer othe da eskas bertzerik,
Gizon arropak manatzea baizik?
Emazteki antza, neskatxaren traza,
Osoki ahanzteko eta borratzeko
Behin bethiko.
Tenplu sainduan, aingeruen balsan
Ikusiko da aparailu hortan.
Jainkoaz, munduaz, lurraz, ifernuaz,
Guziez da burlatzen, kopeta du ezen
Gora altxatzen.
Jende xeheak ezin aldarerik
Ikus dezake andre hunen gatik:
Burua du arin, ttinpla baten berdin,
Ezkila-dorrekotzat, haize-seinaletzat
Non hulakorik?
Bere kadirak beldurrez min egin
Lumatxatto bat behar du eragin:
Baten gaitza dena bertzearen ona,
Hor du janbon gaizoa ofiziokoa,
Eta fetxoa.
Azkenaz goiti gizonak behar du
Soilarutarik ahalkez urrundu:
Han, han, istapeka eta zein lehenka,
Ohi dire ikusten dutela ahanzten
Andre izaten.
Ah! Jaun aphezek, hain xuxen, khoroa
Baitute hirur sarrailetakoa.
Bertzenaz sartzera leitezke mentura,
Bertze guziak baino jarriak gorago
Han izateko.
Eri gaixki da gure mundutarra,
Aphezetara laster deihadarra:
Orduan, nigarrez, hiltzeko beldurrez;
Moda du, bere ustez, higuintzen zin-zinez,
Bainan gezurrez.
Itzur bekio herio latzari,
Gure eria nor den da ageri,
Madalen faltsoa, alegiakoa,
Madalena ezpainez, mundutarra obrez,
Eta bihotzez.
Gure erheztunak galdu ziren arren
Hemen ditugu erhiak, bai hemen,
Zorrak zortegira, jauntz gaiten modara,
Gaiten oraino dosta, zer nahi den gosta,
Gaiten bai dosta.
Ezinbertzean, zahar garenean,
Mundua gutaz aseko denean,
Jainkoari gaizko emanen bethiko,
Deunkaren ondarrak eta papur sobrak
Ditu hartuko.
Ama prudentak alaba nahi du
Lehen bai lehen baitezpada saldu.
Feria nihon da, gure haurra han da,
Satanen maximekin, ponpa guziekin
Eta obrekin.
Aitabitxiak eta amabitxiak,
Harentzat ezin aguanta guziak,
Han ditu ukhatzen eta ostikatzen,
O alaba, o ama, nork othe darama
Zuen arima?
Jauts gaiten orai mail bat beherago,
Zer iragaten den han ikusteko,
Estofa ez bada, badute fazoina,
Ez baditezke andre, bederen anddere,
Agertzen dire2.
Lehen, kopeta diztiarazteko,
Oi, zer arraultze freskoren xuringo!
Orai, edergailu bisaiak behar du,
Ile zenbeit dilindan ordena herrunkan,
Eta konpasan.
Kotoin marratu, angeles xuria,
Etzaie aski gainekotz propia:
Zerbeit gehiago behar agertzeko,
Pekina3 da sobraxa, perkala4 gutixe,
Legez gutixe.
Gure Maria da saldu nahia,
Hargatik dauka botika idekia:
Jende beretzeko eta azipatzeko,
Non da merkataririk, non arrantzalerik
Hunen parerik?
Apastatzat du begitarte ona,
Eta amutzat soinik ederrena:
Hula zurikatzen, hula du peskatzen,
Gizon atun gaizoa, Piarres tontoa,
Hula peskatzen.
Besta egunetan, bezpera denboran,
Mundu guzia delarik elizan,
Zaiku aphainduko pasaietarako,
Neskatxa lagunekin, galaia berekin
Da ibiliko.
Ezta karrika, ez, ezta zabal aski,
Lerro handi hau ezin du iduki,
Besoz beso dohaz, hirriz, bai karkaraz,
Jendeak darasala ez dute axola,
Zernahi dela.
Koplari jauna, goazen sehitara,
Eta lehenik nafartarretara:
Huna Antonia, horra hor Maria,
Hunakoan ikazkin, laster dira egin
Andre berregin.
Gure sehiak, guziz nafartarrak,
Etxeko-andren portalet ber-berak.
Oi, nola dabiltzan igande, beztetan,
Zinta gorri bat gora, bertze bat behera
Gure kaletan5.
Baldin miraila libro ez badute,
Tirrina bat ur orobat zaiote:
Han du Antoniak, han gure Mariak
Ikusten arpegia duenetz garbia
Eta xuria.
Aitak alaba nekhez ezagutzen,
Hain mudatua ezen du topatzen
Orhaze fin hutsa, flokatzat arrosa,
Buztana ferraturik, xala bat jauntzirik,
a la franzesa6.
Etxelartarrak, urdazuriarrak,
Ezin ezagut bere herritarrak:
Hemen dire ezen bertzela aphaintzen,
Buztana ferraturik, xala bat jauntzirik,
a la franzesa.
Laphurdikoak balinba ez dio
Nafartarrari amorrik utziko:
Petenta arrundak, lephoan xerrendak,
Urrezko gathe ordez letoina badute,
Berdin zaiote.
Nonbeit handia behar da soldata,
Urthe-berriko joria presenta;
Nondik hanbat briju eta edergailu?
Nihork galde ez beza, berak pausa beza,
Pentsa, bai, pentsa.
Gure matronak begoz direnentzat,
Sobra dakite andre hek beretzat:
Oxala bureuak, azukre, kakauak,
Utz liotzoten libro, kikera husteko
Ausarkiago.
Luietan7 dire mundu huntan bizi,
Bi parabisu nahiz irabazi,
Oi, zein gustu ona gure matronena,
Sasia badezate konpli eta bethe,
Hain gustu ona.
[1] ODS / AB, ff. 206-209. BZ, 180-188. Luze, 1808. Jean Robinek idatzia.
Bertsomoldea: A 11 A 11 B 12 B 12 b 5.
[2] Estrofa ezabatua lehenik eta beherago errepikatua.
[3] Zetazko oihala.
[4] Algodoizko tela, fina eta estua.
[5] Variante dio eskuizkribuak.
[6] Gazteleraz.
[7] Lehian, ahaleginean.