Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
IX
Haran eder Hortzaitze 1
(Nafarroakoa)
Haran eder Hortzaitze, narrik ez duzuna,
Naizelarikan atze ezin dut egona,
Ez zu laudatu gabe ezin naite geldi,
Beldurrez naiz herabe ez naizen gai handi.
Nongo othe mintzaiak ontsa liro konda,
Gutiak dire gaiak ezin daizte heda,
Urrezko xoil mihiak abantaila duke,
Hortzaitzeren graziak kanta baitetzake.
Mendian inguruan abren alhatzeko,
Nola izarrak zeruan ditezke udako,
Belhar punta bezanbat antxo eta ardi,
Non da ikuskari bat, han den bezala handi?2
Jausten baniz menditik zelhaidietara,
Ura darrait ondotik errepiretara,
Ibaia batek ditu ederki fraskatzen,
Halaber dute fruitu naharo ekhartzen.
Lur onari darraio jende bat arraia,
Arrotza oro zaio duela anaia,
Ezti eta esnerik bizitzen ez den lurrak,
Zer dakharke gaixtorik, zer baizen thresorak!
Bertzen artean, o zu gizonen lorea!
Fagorez har ezazu gaur floka nerea,
Bertzela ezagutza ezin dirot marka,
Ordainez dut bihotza zuretzat, doblezka.
[1] ODS /AB, f. 189. BZ, 115-116. 1766. E ahairean. Bertsomoldea: A13A13B13B13.
[2] Bertso hau Chahok aipatzen du: Biarritz, T. II, 169.