Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
XVI
Hirur kapitainak 1
(Nafarroakoa)
Arrosa xuriaren artian anderia luak hartu,
Elhurra bezain xuririk, ekhia bezain ederrik,
Hirur kapitain zaudian khortez inganaturik2.
Kapitain hetarik batek zaldiala altxatu,
Aberiala altxatu eta mantuaz untsa trosatu3,
Pariserat phartitu, aitak ez deus jakintu.
Parisera heltu nintzanian ostalersak salutatu,
Baninduzun salutatu, bai eta berriak galthatu,
Bortxaz ala amurioz jina ziren errazu.
Kapitainak entzun zienian khanberan nundien sarthu,
Anderia jan ezazu, phausuz eta trankilki,
Hirur kapitain bagutuzu gaur zure zerbutxari4.
Anderiak hori entzun zienian hilik lurrerat erori,
Kapitainak ere bai juan bere asmu hartarik,
Nigarrez ari zielarik anderia hilgatik.
Hirur egunen burian hilak oihu aitari,
Aita entzun nezazu, othoi sinhetsi behar duzu,
Berthutia begiratu nahiz hilik egona nuzu.
[1] «L'histoire de la jeune demoiselle enlevée par trois capitaines ou mousquetaires, a laissé une légende fort touchante: elle a le ton et la couleur de la fin du seizième siècle. [...] Les ravisseurs sortent de l'appartement, les larmes aux yeux, comprenant trop tard le crime abominable qu'ils ont commis.
Hirour egunen burian, / hilac oihu aitari:
Aita, entzun nezazu, / othoi sinhetsi behar duzu;
Berthutia beguiratu nahiz / hilic egona nuzu.
(A. Chaho, Biarritz... T. II, 173-174)
ODS /AB, ff. 158-163. Azkuek bi bertsio (T. II, 949-951) eta Zavalak hamabi jaso ditu (aip. lib., 257-272). Aita Donostiak ematen du bertsio orijinal frantsesa: Celle qui fait la morte pour son honneur garder. Ezaguna da ere La Belle qui fait la morte (Davenson) eta Les Tres Capitanis (Arnaud) 'Hirur kapitainak' legez. Bertsomoldea: A 16 A 16 A 16 .
[2] Aita Donostiak bildutako bi bertsioetan (191. eta 192. zenbakiak) bertso gaizki konprenituak badira, hala nola jasotzen duenean gorkiaz engeyaturik (itzulpenik gabe), khortez inganaturik denean, eta xenaz amarraturik, alegia, kateaz amarraturik, kantariaren asmakizun eta irudimen beroak eraginik gorte egitearen tradizioaren aurka. J.M. Lekuonaren bertsioan: bortian eneganaturik (1999: 140).
[3] Troussa biarnesezkotik: bildu, troxatu.
[4] Aldaera f. 103: Aspaldian desir niena orai dizut gogatu, / Hura gogatu eztudano gaik eztit maneatu. / Baratzian eijer deia jilofreia doratu, / Aspaldian desir zunina orai duzia gogatu, / Satisfatu zirenian berria khunta ezazu. Azken bertso hau errepikatzen da «Aldi batez nengualarik» kantan (f. 72).