Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
XX
Eskara bastartaren kontra. 1765 1
(Lapurdikoa)
Barkhatu Donibandarra, bai Zubi-burukoa,
Gaur mintzatzen banaiz sobra zuen naiz eskukoa,
Gure Eskal-hizkuntzaren abokat naiz agertzen,
Ziburu, Donibandarren egun kontra altxatzen.
Munduko bazter orotan, ohore dadukate,
Mintzaia bere modutan oso baitadukate,
Kostan ordean guziei zitzaie desohore,
Xumeei nola handiei garbi mintzo badire.
Paris-xume aipamenaz osoki hanpatuak,
Eskaldunaren izenaz hurren ahalkatuak,
Bere hizkuntzaz oraino dute arnegatuko,
Zilibokhata bat gero hainitzez egiteko.
Adi zagun burjesa modara solasean:
Non zinen atzo, diotsa, non atzo arratsean?
Ez ninduzun aperzitu pontuaren gainean;
Han nintzen, han promenatu damurik serenean.
Oi, oi, Andre Angelika, atzo xemin nuvian,
Izan ginduen Musika, nork atxik silenzian,
Tonbaturik andre-Arroxa, Bordatxoko athean,
Hautsirik bere kalotxa, oi zer bala bidean?
Hain ongi nola handia xumea ez da lotsa,
Nahi du haren mihia mintza dadin frantsesa,
Latina ere badaki eskararekin lotzen;
Izan naiz, dio ederki, kaiean anbulatzen.
Moda berrian, pulitki, erraten da tranblatu,
Vaiseau batek malhuruski kostan du echuatu,
Gobernaileko gizona gaixki da hor agitu,
Portuko pilotu ona ez ongi choasitu.
Eskaldun zaharrak dio, egun naiz ikharatu,
Untzi batek du kosta jo, nihoiz hala haritu,
Lema gaizki gobernatuz hartako bereziak,
Kablea ezin moldatuz, han tormenta biziak.
Ekhar nazan Baionatik libera bat tabako:
Orobat xokolatetik, eta kafe Mokako,
Zarpattoan gorde nazan, goarden eskuetarik,
Piketak edan ez nazan artexki musaturik2.
Damurik ez dut ahala zure garraiatzeko,
Halaber zarpa zabala, zure hartan sartzeko,
Nik beldurrik ez, ez nuke batere piketeko,
Handiegi baitzintezke xokolatiereko.
Ekhar dazu Baionatik libera bat tabako,
Orobat xokolatetik, baita kafe Mokako,
Gorde dazu zarpattoan, goarden eskuetarik,
Piketak ez diezadan sifla ongi musaturik.
Ez othe dut sobra erran bila altxarazteko,
Enetzat ez egon herran herritar naizelako,
Abokat batek egia bethi erran behar du,
Eta utzi3 biz kanbia, ez bada nahi galdu.
[1] Kantu/poema hau ageri da lehena eskuizkribuko zerrendan eta faltan dela dio (manque), baina bi argitaraldi dituenez (Julio de Urquijo, «El vascuence de San Juan de Luz», RIEV, XIV, 1923, 152-155, eta BZ-n), azken honen arabera ematen dugu hemen. Bertsomoldea: A 15 A 15 B 15 B 15.
[2] Mus biarnesezkotik: atzera bota, errefusatu.
[3] gaitzetsirik, ezabatuta.