Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
XII-b
Itsasoko perilak 1
Kontxatik2 doha untzia,
Han konpainia guzia,
Ternuarat badohazi,
Zerbait nahiz irabazi.
Bide luze Ternuarat,
Itsasoa zabal harat,
Zubirik ez pasatzeko,
Marinelen salbatzeko.
Itsasoaren ganean,
Untzi tzar baten menean,
Marinela hirriskuan,
Herioaren eskuan.
Haize largoz badohazi,
Zabalerat irabazi,
Itsasoan barna urrun,
Begiz ezin ikhus Larrun.
Han jotzen ditu kontrestak,
Mendebal haize tenpestak,
Denbora gaiztoa sartzen,
Gabitau biak erortzen.
Zelu guzia isuri,
Babazuza eta uri,
Marinelak trenpatuak,
Hotz handiak kharronduak.
Bela guziak harturik,
Belaxoa anekaturik3,
Untzia badoha segiz4,
Itsasoa handiegiz.
Gau beltzean, ilhunbean,
Untzia tormentapean,
Aparailua desegin,
Ilhunez deus ezin egin.
Elementak badarontsa,
Itsasoak habarrotsa,
Haize tenpesta uxia5 da,
Itsasoan maskarada.
Furakanaren6 furia,
Ifernuko iduria,
Satan beltzak darabila,
Untzien galtzen dabila.
Marinelak harrituak,
Tronpen jotzen unhatuak,
Gabetu indar guziez,
Etsitu bere biziez.
Uhainek untzia joka,
Gorabehera saltoka,
Eta branka pulunpaka,
Kostaduba arrolaka7.
Uhin baten bizkarrean,
Bi uhinen hondarrean,
Tirabira badabila,
Untziak agertzen gila.
Bere8 mastak galdu ditu,
Untzia motz da gelditu,
Itsasoak hautsi lema,
Trebes galtzerat darama.
Uhin hautsiak gainetik,
Iragaten trebesetik,
Marinelak erorika,
Untzi askan igerika.
Koartera9 dio eraman,
Kostadua barnat eman,
Gain guzia arrasatu,
Untzi zolera urratu.
Gaineko zubia hautsi,
Ura tilaperat jautsi,
Tilapean ura gora,
Untzia doha hondora.
Marinelak biluziak,
Luzatu nahiz biziak,
Uhin pean igerika,
Untzi puskei atxikika.
Ura10 non berma ez du,
Ez aireak nondik lothu,
Untziak ez zimendurik,
Han ez da salbamendurik.
Marinelaren bentura,
Itsasoan sepultura,
Sekulako bere fina,
Etxerako berriz mina11.
[1] Eskuizkribuaren oharra: très-belle.
[2] XVII. mendean Ziburutik Sokoarako badiari deitzen zitzaion Kontxa.
[3] Anegar gaztelerazkotik: bustirik, blaiturik.
[4] Zeharka.
[5] Marmartsua.
[6] Hurakana.
[7] Rolar gaztelerazkotik, haizeak norabidez aldatzea.
[8] BZ: bela.
[9] Cuartel, «baldin eta XVI. mendean coarter hitzaren esanahia bataller edo brankako gaztelua (castillo de proa) edo sabaiziloko (escotilla) hesiola (cuartela) ez bada, irakurtzen duenak uler beza» (Migel Laburu, Itsas Dokumentu zaharretan erabilitako hitzak jasotzen dituen hiztegi laburra. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1992).
[10] BZ-k: urak.
[11] BZ, berri mina.