Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
LXIV
Izar bat jalkiten da 1
(Zuberoakoa)
Izar bat jalkiten da, goizetan ederrik2,
Hura dela diote orok ederrenik,
Lurrian ikhusten düt bat eijerragorik,
Zelüan ere eztü hark bere parerik.
Izar ederra zira, oi admiragarri,
Nik eztizüt plazerik zü ikhusiz baizi,
Bihotza dereitazü osoki ebatsi,
Ni hura gabetarik ezpenaite bizi.
Ene maitia, zira osoki xarmanta,
Aspaldi dü nizala ni zütaz agrada.
Othoitzen zütüt beraz, idokazüt bortha,
Ingoiti etxenkuak oherat beitira.
Bortha idokiren düt zur'amurekatik,
Trunpa nezakezünez beldür niz hargatik,
Untsa mintzatzen, jauna, eztüzü parerik,
Halakoak düzie trunpatzen gehienik.
Ene maitia, hola etzitiala mintza,
Badakizü nizala jaun gazte galanta,
Trunpatzerik nik eztüt phentsatü seküla,
Maitia, har nezazü besuen artera.
Neskatoxe gaztiak sogidazie eni,
Eta atentzione egin etsenplüari,
Jaun gazte xapeldünetan kunfidatü denik,
Eztüt hanbat ikhusten trunpatü eztenik.
Ene gazte lagunak libertitzen dira,
Eta ni malerusa tristerik kanberan,
Jaun gazte batekila eman düt fidantsa,
Hura aldiz baliatu traidore bezala.
Arrosa buketa bat, urtarrilan sorthürik,
Igorri diriozüt jaun hari goraintzi,
Lantharia berrian haren baratzetik,
Untsa begira lezan nitzaz orhitürik.
Jaun harek uste nizün plazer lükiala,
Bere lantharetik ükheitez buketa,
Erran dizü segürki nahi eztiala,
Lantharerik emanik orhitzen eztela.
Ene lili maitia, ehadila trista,
Ehait ez nik ütziren jaun harek bezala,
Freskoki hait etxekiren ene bularrian,
Deithatzen aidalarik jaun haren izenian.
[1] ODS / AB, ff.10-11. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13 .
[2] J.D.J. Salaberri, 26: Goizetan jelkiten da izar bat ederrik. Michel, 303, Arthizarra jalguiten da goicetan lehenic... lau bertso soilik.